factograf
EU

Euskal Herriko mendilerroa

Urbasa

Urbasa

Key facts

azalera160km²
itsas mailaren gainetiko altuera1.243m
honako hau damendilerro
estatu burujabeEspainia
honako erakunde administratiboan dagoNafarroa Garaia
All data from the card 7
Mendirik altuena
Dulantz
Altitudea
1.243 m
Mota
mendilerroa
Azalera
160 km²
Koordenatuak
42°49′20″N 2°05′02″W / 42.82213°N 2.08385°W
Mendikatea
Euskal Herriko arkua
Material nagusia
kareharri
Urbasaren kokapena Nafarroan
Urbasaren kokapena Nafarroan

Urbasa Nafarroa Garaiko mendebaldeko mendilerro bat da, Sakana eta Ameskoak bereizten dituena. Batez beste 1.000 metroko altuera du, eta bere punturik altuena Dulantz da (1.243 metro). Gaur egun Urbasa-Andia natura parkea osatzen du, 11.500 hektareako hedadura duela.

Ekialdetik mendebaldera, Lizarragako mendatetik Urbasako mendateraino hedatzen da mendilerroa.

Geologia

Egitura geologikoa

Urbasa estrukturalki pirinioaurreko mendilerro bat da, Andimendi, Lokiz, Leire, Alaitz edo Erreniegarekin batera. Egitura sinklinal eskegi bat da, baina Andimendikoa baino askoz leunagoa. Iparralderantz Beriaingo sinklinala eta Ergoienako antiklinala aurki daiteke, eta hegoalderantz Lokizeko antiklinalak mugatzen du, bere txarnela higatua duena.

Ekialdeko muga Lizarragako failak ezartzen du, Ipar-Hego norabidekoa.. Mendebaldean Entzia eta Trebiñuko mendilerroetan jarraitzen du egiturak.

Historia geologikoa

Harri gehieneak paleozeno eta eozeno garaikoak dira. Alga gorriak eta nummulites fosil asko aurki daitezke. Hegoaldean itsas-triku fosilak ere aurki daitezke.

Karsta

Urbasa karstifikatutako gunea da, hau da, kareharriz sortua da. Hainbat kobazulo ditu.

Hidrografia

Hegoaldean Urederra jaiotzen da, urdinak diren putzuak eta ur-jauziak sortzen.

Mugak eta administrazioa

Urbasak honako mugak ditu:

Urbasak ere barne mugak ditu, Ameskoetara ematen duen lurrak eurenak baitira eta Sakanara ematen dutenak komunalak.

Ekosistema

Urbasako basoa
Urbasako basoa
Artaldea Urbasako errepidearen erdian, elurra kentzeko makinak botatako gatza jaten.
Artaldea Urbasako errepidearen erdian, elurra kentzeko makinak botatako gatza jaten.
Balbino García de Albizu etnografo eta dibulgatzailea. (Arg: Dani Blanco, Argia,
Balbino García de Albizu etnografo eta dibulgatzailea. (Arg: Dani Blanco, Argia,
3 images

Flora

Urbasan batez ere pagoak daude, nahiz eta geroago landatutako pinuak eta magaletan dauden haritzak ere aurki daitezkeen.

Urbasako pagadia, Iratikoaren ondoren, Europako handienetarikoa da. Pagoa normalean bakarrik agertzen den zuhaitza da, baina urbasan hainbat lekutan altza eta arteekin batera agertzen da (lehenengoa lur buztintsuetan eta bigarrena lehorragoetan).

Dolinatan hainbat zuhaixkekin batera agertzen dira, besteak beste ezki eta hurritzekin.

Dolinetan ere Isopyrum Thalictriodes motako lore txuriak daude. Gutxiagotan daude Corydalis Cava eta Ranunculos Ficaria loreak.

Basaranak ere erruz daude.

Fauna

Urbasan otsoa eta orkatza aurki daitezke, nahiz eta animaliarik arruntenak gizakiak eramandako abereak diren (behia, zaldia eta ardia).

Ugarienak diren basabereak basurdea, azeria, katagorria eta muxarrak dira. Hainbat narrasti eta anfibio espezie ere aurki daitezke. Gauetan saguzarrak agertzen dira eta hiru espezie daude kontatuta.

Hegaztiei dagokionez usoak, beleak eta putreak aurki daitezke. Arranoak eta bestelako harrapakari handiak erruz ikus daitezke. Haritzak dauden lekuetan txantxangorria aurki daiteke.

Urederran hainbat arrain mota daude, batez ere amuarrainak.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • «Gabonetarako Urbasatik Begoñara oinez etortzen ziren artzainak (1954-1958)» Uriola.eus

Read next

In 9 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article