factograf
EU

Nummulites

Nummulites

Key facts

honako hau dataxon
izen zientifikoaNummulites
maila taxonomikoagenero
honako iturriak deskribatzen duHiztegi Entziklopediko berria

Nummulites desagertutako foraminifero genero bat da, Nummulitidae familiakoa. Bere oskolak fosil ohikoak dira, 6 zentimetroko diametroraino. Itxura lentikularrak dute, espiral formakoa, septo ez osoekin bereizia eta gelaxka ia laukiak. Tertziarioko arrokatan ohikoak dira, batez ere Mediterraneo inguruan eta bereziki Eozenoan. Fosil gidari gisa erabiltzen dira.

Izena latinetik dator eta txanpon txikia esan nahi du. 1913an Randolph Kirkpatrickek The Nummulosphere: an account of the Organic Origin of so-called Igneous Rocks and Abyssal Red Clays izeneko liburua argitaratu zuen. Bertan proposatzen zuen arroka guztiak foraminifero hauen akumulazioz sortuak izan zirela.

Read next

In 28 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article