factograf
EU

St Andrews

St Andrews

Key facts

biztanleria16.870
itsas mailaren gainetiko altuera24m
honako hau daherri
estatu burujabeErresuma Batua
honako erakunde administratiboan dagoFife
honako iturriak deskribatzen duBrockhaus eta Efron Hiztegi-Entziklopedia
All data from the card 6
Posta kodea
KY16
Koordenatuak
56°20′20″N 2°47′56″W / 56.3389°N 2.7989°W
Altitudea
24 m
Biztanleria
16.870 (2011ko martxoaren 27a)14.340 (2001eko apirilaren 29a)17.580 (2016ko ekainaren 30a)16.460 (2022ko martxoaren 20a)17.990 (2018ko ekainaren 30a)
Telefono aurrizkia
01334
Hiri senidetuak
Loches

St Andrews, latinez: S. Andrea(s), Eskoziako gaeleraz: Cill Rìmhinn eta eskozieraz: Saunt Aundraes, Eskozia ekialdeko udalerria da, Fife eskualdean dagoena. 2011ko erroldaren arabera 16.870 biztanle ditu. Erdi Aroko eraikin garrantzitsuak baditu ere gaur egun bertako golf zelai historikoarengatik (St Andrewsko Old Course) eta St Andrews unibertsitatearengatik da ezaguna.

Etimologia

Lurralde honen izenik zaharrena Mucrois da, "basurdearen burua". K.o. 370 urtean monasterio bat eraiki zen bertan eta Cennrígmonaid izena hartu zuen, "erregearen txilarraren penintsula". Hau aldatuz joan zen eta hortik sortu zen oraingo gaelerazko izena den Cill Rìmhinn.

St Andrews izena San Andres apostoluaren hezurrak bertan dauden kondairari zor dio.

Historia

Lehenengo biztanleek Tay eta Eden ibaiertzak populatu zituzten mesolitikoan, k.a. 5.000 eta 10.000 artean. K.a. 4.500 urte inguruan nekazaritza iritsi zen eta basoak soiltzen hasi ziren.

K.o. VIII mendean Óengus I errege piktoak monasterio bat eraiki zuen bertan, eta hasieratik San Andres apostoluaren hezurrak bertan zeudela esan izan zen. 906 urtean apezpikuaren egoitza bihurtu zen.

Gaur egungo herria 1140 aldean hasi zen eratzen Roberto apezpikuak zuen L-itxurako jauregiaren inguruan eta 1160an St Andrewseko katedrala eta 1200an St Andrewseko gaztelua eraiki ziren. Hurrengo mendeetan St Andrews katedrala Eskoziako erromesaldien erdigunea izan zen, Europako garrantzitsuenetakoa ere bai, eta herri oso kosmopolita bihurtu zen. 1559ko Eskoziako Erlijio Erreformaren ondoren gainbehera iritsi zitzaion. XV mendean sortu zen St Andrews Unibertsitatea garrantzitsua bera ere Perthera aldatzekotan ere izan ziren.

XVIII mendean herria oraindik gainbehera larrian zegoen baina bultzada berria golfaren bidetik iritsi zen. Honek ekarritako onura ekonomikoari esker herria harresietatik haratago zabaltzen hasi zen kale eta etxe berriak eraikiz.

Ondasun nabarmenak

Iruditegia

St Andrewseko katedrala.
St Andrewseko katedrala.
St Andrewseko gazteluaren hondarrak.
St Andrewseko gazteluaren hondarrak.
St Andrews Unibertsitatea.
St Andrews Unibertsitatea.
St Andrewsko Old Course.
St Andrewsko Old Course.
Udaletxea.
Udaletxea.
Hirutasun santuaren eliza.
Hirutasun santuaren eliza.
Salbatzailearen kapera.
Salbatzailearen kapera.
Harresietako mendebaldeko atea.
Harresietako mendebaldeko atea.
Market Street.
Market Street.
Kaia.
Kaia.
Hondartza.
Hondartza.
11 images


Read next

In 52 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article