factograf
EU

Samosa

Samosa
All data from the card 3
Materialak
gari-irina haragia ilarra azenarioa patata
Osagaiak
gari-irina, patata, ilarra eta haragia
Jatorrizko herrialdea
Ekialde Ertaina

Samosa pasta gozo frijitu edo errea da, patata, tipula, ilarrak, gazta, behi-haragia eta beste jaki batzuk edo dilistak bezalako jaki zaporedunak dituena. Forma ezberdinak har ditzake, besteak beste, triangelu, kono edo ilargi erdiko formak, eskualdearen araberakoak. Indiar estiloa, sarri chutney batez lagundurik, izango da errezetarik ezagunena, baina Afrikatik Txinaraino hedatzen den janari bat da. Erdi Aroan edo lehenagoko jatorria du. Samosak Asiako hegoaldeko, mendebaldeko Asiako, hego-ekialdeko Asiako, Mediterraneoko eta Afrikako herri batzuetan ohikoak dira. Eskualde hauetako migrazio eta kultur hedapenaren ondorioz, gaur egun samosak beste eskualde batzuetan prestatzen dira.

Read next

In 86 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article