factograf
EU
Sign in

Newsweek

Newsweek

Key facts

sorrera data1933
honako hau daaktualitate-magazin, online egunkari
estatu burujabeAmeriketako Estatu Batuak
All data from the card 6
Mota
aktualitate-magazin, online egunkari eta weekly magazine (en)
Lehen zenbakia
1933ko otsailaren 17a
Hizkuntza
ingeles
Argitaratze lekua
New York
Maiztasuna
1 aste
ISSN
0028-9604 eta 2572-5343

Newsweek estatubatuar astekaria da, New Yorken egoitza duena. Time eta U.S. News & World Report antzekoak dira.

Historia

Jatorriz News-Week deitua, Thomas J.C. Martynek sortu zuen 1933ko otsailaren 17an. Zenbaki horretan asteko albisteen zazpi argazki zeuden bere azalean. Denborak aurrera egin ahala, albiste-aldizkariaren kontzeptua zabaldu zuen, historia pertsonaletatik analisira eta kritikara. 1961ean The Washington Post Companyk aldizkaria erosi zuen.

2003an, 4 milioi baino gehiagoko ale-banaketa zuela kalkulatzen zen, 3,1 milioi Estatu Batuetan barne. Japonieraz, koreeraz, polonieraz, errusieraz, espainieraz eta arabieraz ere argitaratzen zituen edizioak, baita Newsweek International ingelesez ere.

New Yorken zentralizatuta badago ere, 22 bulego ditu: bederatzi Estatu Batuetan eta Pekinen, São Paulon, Rio de Janeiron, Buenos Airesen, Lurmutur Hirian, Frankfurten, Hong Kongen, Jerusalemen, Londresen, Mexiko Hirian, Moskun, Parisen, Tokion eta Varsovian.

2008az geroztik, Newsweek finantza-arazo batzuk izan zituen, eta ondoz ondoko murrizketetan islatu ziren. Abuztuan, The Washington Post taldeak Sidney Harmann enpresaburuari saldu zion aldizkaria, dolar bateko prezio sinbolikoan. Jon Meacham editoreak dimititu egin zuen salmenta burutu ondoren. 2010eko azaroan, Newsweek The Daily Beast iritzi webgunearekin elkartu zen; Tina Brown erredaktore buruak hartuko du bere gain bi argitalpenen edizioa. Newsweek Harman eta IACren jabetza da.

Kanpo estekak

Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Read next

In 54 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article