factograf
EU
Sign in

argiarekiko sentikorra den gainazal batean argiaren eraginez sorturiko irudia

Argazki

Argazki

Argazkia, fotografia edo fotoa argiaren eraginez argiarekiko sentikorra den gainazal batean, orokorrean argazki-filmak edo sentsore elektronikoak (CMOS, CCD...), sortzen den irudia da. Argazki gehienak argazki-kamera bat erabiliz egiten dira. Argazkiak sortzeko prozesuari argazkigintza deritzo.

Argazkien edizioa

Gaur egun argazki analogikoa ez da apenas erabiltzen eta argazkigintza digitala ordenagailuko edizioarekin osatzen da. Hauek dira, besteak beste, irudiei egiten ohi zaizkien edizio-operazioak: Berrenkoadratu, moztu; irauli, biratu; begi gorriak kendu; elementu batzuk kendu eta besteak klonatu; lotu, panoramikak egin; zonak hautatu eta irudi osoa edo hautapena: argitu edo ilundu, kontrastea handitu edo txikitu; kolorea kendu (zuri-beltza), sepia, kontrastea eta saturazioa aldatu; enfokatu eta desenfokatu. Filtroak aplikatu.

Historia

Dagerrotipotik pixelera, argazkiak egiteko modua asko aldatu da historian zehar.

Ikus, gainera

  • Zeluloide
  • Ordu urdin

Kanpo estekak

Read next

In 57 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article