factograf
EU

igerilari estatubatuarra

Mark Spitz

Mark Spitz

Key facts

jaiotza data1950(e)ko otsailaren 10(a)
altuera1,83m
alma materIndianako Unibertsitatea Bloomingtonen
jardueraigerilari
jaiolekuaModesto
jasotako sariaInternational Swimming Hall of Fame
All data from the card 8
Jaiotzako izen-deiturak
Mark Andrew Spitz
Jaiotza
Modesto, 1950eko otsailaren 10a (76 urte)
Herrialdea
Ameriketako Estatu Batuak
Heziketa
Indianako Unibertsitatea Bloomingtonen Santa Clara High School (en)
Hizkuntzak
ingelesa
Jarduerak
igerilaria
Altuera
1,83 metro
Jasotako sariak
ikusi International Swimming Hall of Fame Associated Press Athlete of the Year (1972)

Mark Spitz (Modesto, 1950eko otsailaren 10a) estatubatuar igerilari ohia da. Urrezko zazpi domina irabazi zituen Municheko Olinpiar Jokoetan, Alemanian, 1972an. Zortzi urterekin hasi zen igeriketa-probetan parte hartzen, familia Sacramentora bizitzera joan zenean. Santa Clarako igeriketa klubeko igerilari azkarrena zen 1964an, eta 1967an bere lehen munduko errekorra hautsi zuen 400 metro askeetan, eta 100 eta 200 metro tximeletan. 1968an, Mexikoko Olinpiar Jokoetan, banakako hiru probetarako eta txandakako beste hainbestetarako sailkatu zen, baina bere ahalmenen azpitik aritu zen: bigarren geratu zen 100 metro tximeletan eta hirugarren 100 metro askean. Txandakako taldearekin, baina, urrezko domina bi irabazi zituen. 1968ko Olinpiar Jokoen ondoren, Indiako Unibertsitatean sartu zen, Jim Counsilmanen esanetara. National Collegiate Athletic Associationeko eta Amateur Athletic Unioneko txapelketa asko irabazi zituen. 1972an 200 metro tximeletako munduko errekorra hautsi zuen Olinpiar Jokoen aurreko probetan. Municheko Olinpiar Jokoetan zazpi probetan parte hartu zuen, eta zazpietan urrezko domina irabazi zuen. Olinpiar Joko batzuetan inoiz irabazi den domina kopururik handiena izan da hori. 100 eta 200 metro tximeletako errekorrak hautsi zituen, eta 200 metro askeetakoa ere bai. Errekorra hautsi zuen halaber 4 x 100 metro askeetan. 1972an erretiratu zen, munduko 32 errekor eta Estatu Batuetako 38 hautsi ondoren. Gaur egun Los Angelesen bizi da bere emaztea (Suzy Weiner) eta bere bi semeekin: Matthew eta Justin.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Read next

In 65 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article