factograf
EU

estatubatuar igerilaria

Jenny Thompson

Key facts

jaiotza data1973(e)ko otsailaren 26(a)
altuera178cm
alma materStanford Unibertsitatea
jardueraigerilari
jaiolekuaDanvers
jasotako sariaInternational Swimming Hall of Fame
All data from the card 9
Jaiotzako izen-deiturak
Jennifer Elisabeth Thompson
Jaiotza
Danvers, 1973ko otsailaren 26a (53 urte)
Herrialdea
Ameriketako Estatu Batuak
Heziketa
Stanford Unibertsitatea Columbia University Vagelos College of Physicians and Surgeons (en) Dover High School (en)
Jarduerak
igerilaria
Pisua
69 kilogramo
Altuera
178 zentimetro
Jasotako sariak
ikusi International Swimming Hall of Fame Honda Sports Award for Swimming & Diving (1995)
Ezizena(k)
Jenny

Jennifer "Jenny" Elisabeth Thompson (Danvers, Massachusetts, AEB, 1973ko otsailaren 26a) estatubatuar igerilari ohia da, abiadura probetan aditua.

Kirol ibilbidea

Jenny txikitan hasi zen igerian, Massachusettsen bizi zela. Gero, 12 urterekin, Doverrera joan zen bizitzera, New Hampshirera, eta han Seacoast Swimming klubean sartu zen.

1987. urtean egin zen ezagun, 14 urterekin, 100 metro libre eta 100 metro tximeleta estiloan igerileku motzean, munduko txapelduna izan zen, gainera, azken horretan munduko errekorra lortu zuen. Indianapolisen egindako urte horretako Panamerikar Jokoetan lehena izan zen 50 metro libreetan eta 4 x 100 libreetan, eta hirugarrena 100 metro libreetan.

1990ko hamarkada

1991. urtean, Australian Perth hiriko Munduko Txapelketan, 4x100 librean urrea irabazi zuen errelebu-taldeko kideetako bat izan zen.

Bartzelonan 1992ko Udako Olinpiar Jokoak baino hilabete batzuk lehenago, Kristin Ottok zuen 100 libreen munduko errekorra hobetzea lortu zuen Indianapolisen, 54.48ko denbora egin zuen eta. Bartzelonan bost urrezko domina irabaztea espero zen, baina une erabakigarrian ez zuen 200 metro libreko finaletarako sailkatzerik lortu. 50 metro libreetan baino ez zuen lortu, bosgarrena, eta zilarra 100 metro libreetan Yong Zhuang txinatarraren atzetik, nahiz eta 4x100 errelebo libreetan eta 4x100 estiloetan urrezko dominak lortu zituen eta munduko errekor horiek hobetu.

1994. urteko Erromako Munduko Txapelketan ez zuen bakarkako garaipenik lortu, zilarra izan zen 4x100 errelebo libreetan eta 4x100 estiloetan eta brontzea 4x200 libreetan.

Atlantan 1996ko Udako Olinpiar Jokoetarako sailkatze probetan (Trials) bere porrotetako bat izan zuen, eta horrek banakako probetan parte hartzea eragotzi zion, baina Joko horietan hiru errelebo probetan (4x100 libreak, 4x100 estiloak eta 4x200 libreak) garaile atera ziren taldeetako partaide bat izan zen.

1998ko munduko txapelketetan bere txapelketarik onenetarikoa egin zuen, banakako probak 100 metro libre eta 100 metro tximeleta estiloan irabazi baitzituen, taldean urrea 4x100 libre eta 4x100 estilo librean eta zilarra 4x200 librean.

1999. urtean historia egin zuen Sydneyn, Mary T. Meagherren 100 tximela estiloko errekor ospetsua hobetu zuenean (57,93), 57.88an utzi baitzuen. Hurrengo urtean, Inge de Bruijn herbeheretarrak berriro hobetu zuen.

2000ko hamarkada

Sidneyn 2000ko Udako Olinpiar Jokoetan brontzezko domina irabazi zuen 100 metro librean, Dara Torres herrikidearekin partekatuz, biek 54.43ko denbora bera egin baitzuten, eta berriro ere urrea erreleboetako hiru probetan, horietako bitan, 4x100 libreak eta 4x100 estiloak, munduko errekorra hobetu zutela. Ezin izan zuen podiumera igo munduko errekorra zuen proban, 100 metro tximeleta proban, eta bosgarrena izan zen Inge de Bruijnek irabazitako finalean.

Denboraldia bukatu zenean, erretiratu egin zen txapelketa aktibotik. Hala ere, bi urte geroago Yokohamako (Japonia) Pan Pacific Txapelketan parte hartzeko itzultzea erabaki zuen. Han sekulako jarduna izan zuen bi egunetan bost domina irabazi baitzituen eta 50 metro libreetan bere bizitzako denborarik onenarekin garaipena lortu zuen.

2003. urteko mundialetan, bost domina gehiago lortu zituen: urrea 100 metro tximeleta eta 4x100 metro libreetan, zilarra 50 metro tximeleta eta 4x100 metro estiloetan, eta brontzea 100 metro libreetan.

Atenasen 2004ko Udako Olinpiar Jokoetan, 31 urterekin, zilarrezko bi domina lortu zituen 4x100 metro errelebo libreetan eta 4x100 metro estiloetan, bi proba horietan australiarrak gainditu baitzituzten. Bakarkako probetan bosgarren bukatu zuen 100 metro tximeleta estiloko finalean eta zazpigarren 50 metro libreetan.

4 Olinpiar Joko

Jenny Thompson ez da ohikoa izan emakumezkoen igeriketan, ez baita ohikoa igerilari batek Olinpiar Jokoetako lau ediziotan parte hartzea. Banakako probetan ez zuen inoiz urre olinpikorik lortu, hortaz, ezin da igerilekuko benetako erreginatzat hartu. Hala ere, bere klaseak eta lehiatzeko gaitasun paregabeak gertaera handi guztietan presente egotera eraman zuten, eta pixkanaka-pixkanaka

Palmaresa:

12 domina olinpiko, 14 munduko txapelketetan, 34 Pan Pacific txapelketetan, eta guztira 81 domina lortu ditu nazioarteko txapelketetan.

New Yorken bizi da eta Medikuntza ikasi du.

Read next

In 28 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article