factograf
EU
Sign in

Jaunde

Jaunde

Key facts

biztanleria2.440.462
azalera180km²
honako hau dahiri
estatu burujabeKamerun
sorrera data1888
itsas mailaren gainetiko altuera764m
All data from the card 11
Herrialdea
Kamerun
Probintzia
Mfoundi
Izen ofiziala
Yaoundé
Jatorrizko izena
Yaoundé
Koordenatuak
3°51′28″N 11°31′05″E / 3.8578°N 11.5181°E
Azalera
180 km²
Altitudea
726
Biztanleria
2.440.462 (2012)
Dentsitatea
13.558 bizt/km²
Sorrera
1888
Hiri senidetuak
Udine, Shenyang eta Edessa (en)

Jaunde (frantsesezko izen ofiziala, Yaoundé, ahoskatua) Kamerungo hiriburua eta bigarren hiri nagusia da, Douala ondoren. Mefouko departamentuan dago, estatuaren erdialdean, muino ugariko lurralde batean, Sanaga eta Nyong ibaien artean. Unibertsitatea eta administrazio-zerbitzuak. Merkataritza handia du. Doualako hiriarekin burdinbidez lotua dago.

Hiria 1888an sortu zen, Kamerun alemaniarren protektoratu zen garaian. 1915ean belgikarrek hartu zuen, eta 1925ean Kamerun frantsesaren hiriburu izendatu zuten. 1960tik aurrera, Kamerun estatu burujabearen hiriburu izendatu zuten.

Geografia

Hiria, Mbam Minkom (1295 m) eta Nkolodom (1221 m) mendiak ipar-ekialdean, eta Eloumden (1159 m) mendia hego-ekialdean dituen muino multzo batean kokatzen da.

Bere auzoak hiriko erliebe menditsuaren arabera banatzen dira. Orokorrean, muino gainetan eraikinak eta errepideak daude eta, behekaldean, nekazaritza lurrak, landaretza eta ur-korronte txiki ugari. Hauetako ibai batzuk Mfoundi, Biyeme eta Mefou dira. Hainbat parke eta lorategi publiko ditu, hala nola, Charles Atangana monumentua, alkatearen bulegoaren eraikina edo Kongresuko Jauregia inguratzen dituztenak.

Administrazio erdigunean Udal Aintzira dago, 1951-1952an sortua.

Klima

    Datu klimatikoak (Jaunde)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 33 33 33 36 34 32 31 34 31 33 32 32 36
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 29 29 29 29 28 27 27 27 27 27 28 28 28
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 19 19 19 19 19 19 19 18 19 18 19 19 19
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 14 15 16 15 16 15 16 16 15 15 17 16 14
Pilatutako prezipitazioa (mm) 23 66 147 170 196 152 74 79 213 295 117 23 1555
Iturria: BBC Weather

Historia

Jatorria

Baso eremuan barneratzeko, Alemaniako administrazio kolonialak Kamerungo kostaldeko barnealdera bi espedizio antolatu zituen. Eugen Zintgraffen agindupean zegoen espedizioa ipar-mendebaldera zuzendu zen bitartean, Richard Kund eta Hans Tappenbeck tenienteak Kribira joan ziren eta ekialdeko Sawa herriaren eraginaren eremua ekidin zuten.

1888ko otsailean, Grand Batangatik abiatuta, Kund eta Tappenbeck tenienteak, Sanagako ibaiertzetik 100 kilometro baino gutxiagora iritsi ziren. Kakahuete landatzaileak ikusi zituzten, Ewondoak, eta ea non zeuden galdetu zieten. Landatzaileek, zihurrenik ezer ulertu gabe, beraien hizkeran Mia wondo zirela erantzun zuten, baina alemaniarrek planteatu zuten galderaren erantzuntzat hartu zuten eta lekuaren izena uste zutena idatzi zuten, Jaundo edo Jaunde.

Hiriaren izenaren jatorriari buruzko azalpen hau, zabalduena izan arren, ez da frogatu, Kund eta Tappenbeckek bereizi bait zuten paisaiaren edo Jaunde herrialdearen eta Jeundo deitzen zuten postuaren artean. Georg August Zenkeren (1889ko abendua - 1895eko maiatza) garaian, Alemaniako administrazio kolonialaren testuetan Jaunde izena ohiko bihurtu zen.

Tokiko jendeak Ngola deitzen du hiria, Ongola hitzetik datorrena eta "hesi" esan nahi duena, almaniarren postuaren pareta adieraziz. Beste historialarentzat, hesia Epsum herria ( "Essomba-enea") edo N'tsonum ("Essono Ela-enea") babestu zuena da, garai hartan Jaunderen lekuan zegoena.

Sorrera

Basoaren iparraldeko mugan eta bi ibai nagusien erdian (Nyong eta Sanaga), 1889ko otsailean alemaniar espedizioak hitzarmen bat lortu zuen Esono Ela izeneko tokiko buruzagiarekin, bertan postu bat sortzeko.

Jaunde postu zientifiko bat zen sortu zenetik, eta 1895. urtetik aurrera ewondo herriko muino bateko postu militarra. Alemaniako merkatariei esker garatu zen, kautxu eta marfilaren merkataritzaren base gisa.

Lehen eraikuntza handiak

Mvolyéko lehen eraikuntzak 1901 urtetik 1907ra bitartekoak dira, naiz eta eraikuntza zaharrena 1896 eta 1899 artekoa den, Georg Zenkerek hasi eta Hans Dominikek bukatua.

Lehen Mundu Gerra garaian, Jaunde alemaniarrek bere koloniaren aldi baterako hiriburu bihurtu zuten. 1916an aliatuek alemaniarrak ordezkatu zituzten eta 1919tik aurrera lurraldea ofizialki Frantziako agintepean geratu zen.

Hiriaren hazkundea hasieran mantxoa izan zen baina 1957tik aurrera, kakaoaren krisialdiak Doualan izan zuen eraginaren ondorioz, asko bizkortu zen.

Demografia

Jaunde hiriak 304 km2-ko azalera du, horietatik hiriguneak 183 km2-ko azalera duena eta 2005. urteko datuen arabera 1.817.524 biztanle inguru, batez beste km2-ko 5.691 biztanleko dentsitatearekin.

Herri eta hiri senidetuak

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

  • (Frantsesez)Jaundeko Unibertsitatearen webgunea

Read next

In 152 languages

EuskaraAfrikaansአማርኛaragonésالعربيةمصرىasturianuKotavaazərbaycancaتۆرکجهбашҡортсаBasa BaliBikol Centralбеларуская (тарашкевіца)беларускаябългарскиবাংলাབོད་ཡིགbrezhonegbosanskicatalà閩東語 / Mìng-dĕ̤ng-ngṳ̄нохчийнCebuanoکوردیčeštinaCymraegdanskDeutschDagaareΕλληνικάEnglishEsperantoespañoleestiestremeñuفارسیFulfuldesuomifrançaisarpetanNordfriiskFryskGaeilgeGàidhliggalegoHausa客家語 / Hak-kâ-ngîעבריתहिन्दीFiji HindihrvatskihornjoserbsceKreyòl ayisyenmagyarհայերենinterlinguaBahasa IndonesiaInterlingueIdoíslenskaitaliano日本語JawaქართულიTaqbaylitKarai-karaiKabɩyɛTyapKongoKumoringқазақша한국어kurdîkernowekкыргызчаLatinaLëtzebuergeschLigurelombardlingálalietuviųlatviešuмокшеньMalagasyMinangkabauмакедонскиമലയാളംмонголमराठीкырык марыBahasa Melayuမြန်မာဘာသာمازِرونیNederlandsnorsk nynorsknorskChi-ChewaoccitanlivvinkarjalaиронਪੰਜਾਬੀPapiamentupolskiPiemontèisپنجابیپښتوportuguêsRuna SimiromânăрусскийsarduScotsسنڌيsrpskohrvatski / српскохрватскиSimple EnglishslovenčinaslovenščinaanarâškielâchiShonaSoomaaligashqipсрпски / srpskisvenskaKiswahiliślůnskiSakizayaதமிழ்тоҷикӣไทยTagalogtolışiTürkçeтатарча / tatarçachiTumbukaудмуртукраїнськаاردوoʻzbekcha / ўзбекчаvènetovepsän kel’Tiếng ViệtVolapükWinarayWolof吴语მარგალურიייִדישYorùbá閩南語 / Bân-lâm-gí粵語中文

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article