factograf
EU
Sign in

Haarlem

Haarlem

Key facts

biztanleria162.543
azalera32,09km²
honako hau dahiri, woonplaats
estatu burujabeHerbehereak
sorrera data1185
itsas mailaren gainetiko altuera2m
All data from the card 14
Alkatea
Jos Wienen
Izen ofiziala
Haarlem
Jatorrizko izena
Haarlem
Posta kodea
2000–2037 eta 2063
Koordenatuak
52°22′53″N 4°38′08″E / 52.3814°N 4.6356°E
Azalera
32,09 km²
Altitudea
2 m
Mugakideak
Heemstede, Bloemendaal, Velsen, Haarlemmermeer eta Haarlemmerliede en Spaarnwoude
Biztanleria
162.543 (2021eko urtarrilaren 1a)
Dentsitatea
5.065 bizt/km²
Etxebizitzak
75.959
Sorrera
1185 (egutegi gregorianoa)
Telefono aurrizkia
023
Hiri senidetuak
Angers, Osnabrück, Mutare eta Emirdağ
Grote Kerk eliza gotikoa eta Grote Markt plaza nagusia.
Grote Kerk eliza gotikoa eta Grote Markt plaza nagusia.

Haarlem Herbehereetako hiria da, Ipar Holandako hiriburua. Spaarne ibaiaren ertzean dago, Amsterdamdik 20 km mendebaldera, kostaldeko dunetatik gertu. Erraboilen eta bereziki tulipanen esportaziogune garrantzitsuena da, eta loreen hazkuntza zentroa. Haarlemgo udalerriak Spaarndam herria ere hartzen du bere barruan.

New Yorkeko (Ameriketako Estatu Batuak) auzoa den Harlemek hiri honetatik hartu zuen izena.

Banaketa administratiboa

Topografia

Hiriko 2011ko mapa:

Barrutiak

Biztanleria datuak 2009koak dira:

Barrutia Kokapena Biztanleria
Oude Stad Ligging van Oude Stad 12.510
Spoorbaan Leiden Ligging van Spoorbaan Leiden 14.980
Haarlem-Oost Ligging van Haarlem-Ooster 20.691
Haarlemmerhoutkwartier Ligging van Haarlemmerhoutkwartier 11.713
Westoever Noord Buitenspaarne Ligging van Westoever Noord Buitenspaarne 16.277
Ter Kleef en Te Zaanen Ligging van Ter Kleef en Te Zaanen 20.465
Oud Schoten en Spaarndam Ligging van Oud Schoten en Spaarndam 14.859
Duinwijk Ligging van Duinwijk 5.332
Schalkwijk Ligging van Schalkwijk 31.374
Guztira 148.201

Historia

IX. mendean eraiki zuten, eta XII. mendean gotortu. Holandako kondeen egoitza izan zen. XV. mendean oihalgintzak indar handia eman zion bertako merkataritzari. Albako dukeak setiatu zuen 1572ko abenduaren 12tik 1573ko uztailaren 13 arte. XVII. mendean izan zuen Haarlemek bere loraldirik bikainena.

Klima

    Datu klimatikoak (Haarlem)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 5 4 7 10 14 16 18 18 17 13 9 6 12
Batez besteko tenperatura (ºC) 3 2 5 7 12 14 16 17 15 12 7 5 10
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1 1 3 5 9 12 15 15 13 10 6 3 8
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 20 15 19 16 16 17 17 18 17 19 20 20 214
Hezetasuna (%) 87 82 82 77 77 80 81 78 78 80 84 89 81
Iturria: Weatherbase

Ekonomia

Ijmuidendik eta Amsterdamdik gertu izateak bertako industriaren garapena bideratu du: metalurgia, kimika eta elikadura industriak, eraikuntza mekanikoak, ontzigintza, etab. Hiria famatu duena, ordea, tulipanen hazkuntza eta salmenta izan da; XVI. mendean hasi zen, eta gaur egun mundu osora esportatzen du lore hori.

Ondasun nabarmenak

Haarlemgo erdigunea Plaza Nagusia da (Grote Markt). Bertan, San Bavon katedrala (gotikoa, XV eta XVI. mendeak), Hiltegi Zaharra (Vleeshal) eta Udaletxea (Vleeshal, XVI. mendea) dira monumenturik aipagarrienak, XVII. mendeko itxura gordetzen baitute, oro har.

Argazkiak

  • Hiriaren airetiko ikuspegia.
    Hiriaren airetiko ikuspegia.
  • Spaarne.
    Spaarne.
  • Saint Bravo katedrala.
    Saint Bravo katedrala.
  • Udaletxea.
    Udaletxea.
  • De Adriaan haize errota.
    De Adriaan haize errota.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

  • (Nederlanderaz) Udalaren webgunea.


Artikulu hau Herbehereetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Read next

In 98 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article