factograf
EU

Graz

Graz

Key facts

biztanleria306.971
azalera128km²
honako hau daAustriako udalerria, Austriako estatutu-hiri
estatu burujabeAustria
itsas mailaren gainetiko altuera353m
gobernuburuaElke Kahr
All data from the card 13
Alkatea
Elke Kahr
Izen ofiziala
Graz
Jatorrizko izena
GrazGrätzGratz
Posta kodea
8010, 8020, 8036 eta 8041
Koordenatuak
47°04′15″N 15°26′19″E / 47.0708°N 15.4386°E
Azalera
127,57 km²
Altitudea
353 m
Mugakideak
Graz-Umgebung District (en)
Biztanleria
306.971 (2026ko urtarrilaren 1a)
Dentsitatea
2.406 bizt/km²
Telefono aurrizkia
316
Hiri senidetuak
Trondheim, Timișoara, Coventry, Montclair, Darmstadt, Pula, Trieste, Maribor, Pécs, Ljubljana, Dubrovnik, Groningen, Banja Luka, Celje, Aksaray, Pernik, Lublin eta Lviv
Matrikula
G

Graz (alemanez ahoskatua) Austriako hiria da, Estiria probintziako (alemanez: Steiermark) hiriburua. Nazioko bigarren hiria da, biztanleriari kasu eginez gero: 250.099 lagun ziren 2008an.

Kokapena

Graz Austriako hego-ekialdean da, Mur ibaiaren ertzetan. Vienatik 200 kilometrora da eta iparraldean Gratkorn, Stattegg eta Weinitzen ditu mugakide; ekialdean Kainbach bei Graz, Hart bei Graz eta Raaba; hegoaldera Gössendorf, Feldkirchen bei Graz, Seiersberg eta Unterpremstätten, eta mendebaldera Attendorf eta Thal.

Geografia

Grazeko barrutiak
Grazeko barrutiak

Barrutiak

17 barrutik osatzen dute Graz:

  • I. Innere Stadt
  • II. St. Leonhard
  • III. Geidorf
  • IV. Lend
  • V. Gries
  • VI. Jakomini
  • VII. Liebenau
  • VIII. St. Peter
  • IX. Waltendorf
  • X. Ries
  • XI. Mariatrost
  • XII. Andritz
  • XIII. Gösting
  • XIV. Eggenberg
  • XV. Wetzelsdorf
  • XVI. Straßgang
  • XVII. Puntigam

Klima

    Datu klimatikoak (Graz)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 16.3 20.1 25.1 28.3 31.5 34.3 34.5 35.5 28.9 25.9 20.9 19.2 35.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 2.8 5.8 10.7 15.3 20.5 23.4 25.3 24.7 20.4 14.6 7.7 3.6 14.6
Batez besteko tenperatura (ºC) -1.0 1.0 5.1 9.6 14.6 17.7 19.5 18.9 14.7 9.4 3.7 0.1 9.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -3.7 -2.4 1.0 4.9 9.5 12.7 14.4 14.3 10.6 5.9 0.9 -2.3 5.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -19.2 -19.3 -17.2 -5.5 -1.3 3.6 6.3 4.9 0.8 -6.4 -12.7 -16.5 -19.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 23.9 30.4 44.1 49.0 86.0 117.8 125.1 113.0 81.1 61.7 51.9 34.9 818.9
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 4.8 4.8 6.6 7.9 10.6 11.5 10.7 9.7 7.5 6.3 6.5 5.2 92.1
Elur egunak (≥ 1.0 cm) 15.6 10.0 4.1 0.5 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 2.8 9.1 42.1
Eguzki orduak 90.4 117.8 145.7 166.4 210.0 213.0 234.4 226.9 174.0 139.6 93.0 78.8 1890.0
Iturria: Central Institute for Meteorology and Geodynamics

Demografia

Bilakaera historikoa

1869tik 2007ra bitartekoa:

Urtea Populazioa
1869 98.229
1880 116.770
1890 135.660
1900 168.808
1910 193.790
1923 199.578
1934 210.845
1939 208.016
Urtea Populazioa
1951 226.453
1961 237.080
1971 249.089
1981 243.166
1991 237.810
2001 226.244
2007 247.698

Bilakaera demografikoa

Sexua eta adina

Andreak % 51,97 dira. % 18,14k hogei urte baino gutxiago ditu eta % 64,58 hogei eta hirurogeita bost urte bitartekoak dira; % 17,27, berriz, 65 urtetik goragokoa da.

Jatorria eta hizkuntzak

Biztanleen % 85 austriarrak dira; % 5 Europar Batasunekoak dira, eta enparauak Europako beste herrialde batzuetakoak eta mundu zabalekoak dira.

Atzerritik etorritakoen jatorriari begira, hona xehetasunak:

Herrialdea Zenbat
Bosnia-Herzegovina 4.604
Kroazia 4.260
Alemania 3.918
Turkia 3.801
Errumania 2.651
Errusia 1.258

Ondarea

Graz, Georg Matthäus Vischer (1670)
Graz, Georg Matthäus Vischer (1670)
Mariatrosteko Basilika.
Mariatrosteko Basilika.
Eggenbergeko gaztelua
Eggenbergeko gaztelua
3 images

Graz hiriaren erdigunea

Graz hiriaren erdigunea1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Erlojuaren Dorrea, Grazer Schloßberg

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv
Erreferentzia 931
Kokalekua
Eskualdea2 Europa
Koordenatuak 47°04′13″N 15°26′20″E / 47.07028°N 15.43889°E
Izen ematea 1999 (XXIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Elizak

Gehienak erdigunetik kanpo dira, eta aipatzekoak dira Bihotz Santuarena, San Leonardorena, Marigrünekoa eta Mariatrost basilika.

Gazteluak

Estiriako gaztelurik nabarmenena da Eggenbergekoa. XVII. mendean eraiki zuten, El Escorial monasterioaren diseinuan oinarrituta. Barruan Hans Adam Weissenkircher margolariaren lanak ikus daitezke. Eraikinak 365 leiho ditu, urteak beste egun. Urtean milioi bat bisitarik jotzen dute leku honetara.

Aipatzekoa ere bada Göstingeko gaztelua, hiriaren iparraldera. 1723an tximista batek bete-betean jo zuen eta haren ondorioz eraikuntza erabat desegin zen. Egun hondakinak baino ez dira geratzen.

Hiriaren erdigunean Schloßberg gotorlekua dago, egun parke bat dena.

Ekonomia

2003ko datuen arabera 184.135 pertsonak egiten zuen lan Grazen. Horietatik, % 74 zerbitzu-sektorean aritzen zen. 55.000 behargin hiritik kanpo bizi dira.

Enpresak

Austriako enpresa askok egoitza dute hirian:

  • Andritz AG: eraikuntza industrialak sortzen dituen enpresa.
  • Kastner & Öhler: saltoki handiak.
  • Rail Transport Service: trenbide sare pribatua.
  • Styria Medien AG: Hedabidea.

Kanpotik etorritako enpresek ere leku hartu dute Grazen, esaterako:

Hezkuntza

Grazeko Musika eta Antzerki Unibertsitatea
Grazeko Musika eta Antzerki Unibertsitatea

Unibertsitateak

Lau unibertsitatek 40.000 ikasleri eskaintzen diete zerbitzua. Zazpi biztanletatik bat ikaslea da.

  • Karl Franzens Unibertsitatea (alemanerazKarl-Franzens Universität): 1585ean sortua. 20.000 ikasle inguru.
  • Unibertsitate Teknikoa (alemaneraz Technische Universität): 7 fakultate eta 9.000 ikasle.
  • Medikuntza Unibertsitatea (alemaneraz Medizinischen Universität): 5.000 ikasle inguru.
  • Musika eta Antzerki Unibertsitatea (alemanerazUniversität für Musik und darstellende Kunst): 2.000 ikasle.

Liburutegiak

Steiermärkische Landesbibliothek eta Universitätsbibliothek Graz dira liburutegi onenak, 3 milioi liburutik goragoko ondarearekin.

Osasun zerbitzuak

Hiriak 7 ospitale, 10 klinika eta 44 botika biltzen ditu.

Aireportua

Austriako hirugarren aireportu handiena da, hiritik 10 kilometrora hegoalderantz. 2007an 948.000 bidaiari artatu zituen.

Pertsonaia ospetsuak

Senidetutako hiriak

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Grazeko gida
  • (Alemanez) Grazeko udaletxea
  • (Ingelesez) Grazeko Unibertsitatea

Read next

In 135 languages

EuskaraAfrikaansAlemannischአማርኛaragonésÆngliscالعربيةمصرىasturianuazərbaycancaتۆرکجهбашҡортсаBasa BaliBoarischбеларуская (тарашкевіца)беларускаябългарскиবাংলাbrezhonegbosanskicatalàнохчийнCebuanoکوردیcorsučeštinaчӑвашлаCymraegdanskDeutschZazakiΕλληνικάemiliàn e rumagnòlEnglishEsperantoespañoleestiفارسیsuomiføroysktfrançaisNordfriiskfurlanFryskGaeilgeGàidhliggalegoHausaעבריתhrvatskihornjoserbscemagyarհայերենԱրեւմտահայերէնJaku IbanBahasa IndonesiaInterlingueIdoíslenskaitaliano日本語JawaქართულიKarai-karaiಕನ್ನಡ한국어کٲشُرkurdîLatinaлезгиLadinlombardlietuviųlatviešuмокшеньолык мариймакедонскимонголमराठीBahasa MelayuMaltiمازِرونیPlattdüütschNederlandsnorsk nynorsknorskoccitanиронPapiamentupolskiPiemontèisپښتوportuguêsRuna SimiromânăрусскийsardusicilianuScotsسنڌيdavvisámegiellasrpskohrvatski / српскохрватскиසිංහලSimple Englishslovenčinaslovenščinashqipсрпски / srpskisvenskaKiswahiliślůnskiтоҷикӣไทยtolışitoki ponaTürkçeтатарча / tatarçachiTumbukaئۇيغۇرچە / Uyghurcheукраїнськаاردوoʻzbekcha / ўзбекчаvènetovepsän kel’Tiếng ViệtWest-VlamsVolapükWinaray吴语მარგალურიייִדישZeêuws閩南語 / Bân-lâm-gí粵語中文

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article