factograf
EU
Sign in

Biharamun

Biharamun
All data from the card 6
Mota
Health effects of alcohol (en)
Espezialitatea
neurologia, psikiatrianarcology (en)
Arrazoia(k)
short-term effects of alcohol (en)
GNS-10
F10.1
MedlinePlus
002041
eMedicine
002041
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Biharamuna, bestondoa edo ajea jan-edan gehiegizko egun baten ondoko goizean izaten den ondoeza da. Medikuntzan beisalgia ere diote.

Sintomak

Biharamuna sintoma hauen multzo bat da:

  • Amnesia arina edo mozkorraldian gertatutakoaren oroimena galtzea.
  • Alterazio gastrikoak: gonbitoak, ia beti, eta gutxitan beherakoa, alkoholak urdail-mukosaren higadura eta heste-abiaduraren galera eragiten dituelako.
  • Zefalea edo buruko mina: meningeen deshidratazioak, odol-hodien dilatazioak eta glukosaren (azukrea odolean) gutxitzeak eragindakoa.
  • Egarri bizia, alkoholaren degradazioak eragindako deshidratazioari gorputzak emandako erantzun gisa sortzen dena.
  • abdomeneko eta muskuluetako mina; horrek ahultasun-sentsazioa dakar.
  • Puzkerak, noizbait.
  • Nerbio-sorgortzea.

Etiologia

Biharamunaren arrazoia alkohola lortzeko prozesuarekin batera sortzen diren hondakin-substantzietan datza; beraz, substantzia baliokideak deitzen zaie, batez ere metanol, histamina, azetaldehidoa eta hainbat polifenol. Deskonposatzean, gainera, sintomen erantzule diren substantzia edentsuak, toxikoak edo pozoitsuak sortzen dituzte. Substantzia horiek proportzio handiagoan daude hain destilatuak ez diren eta kolore ilunagoa duten eta beren efektu organoleptikoengatik egiten dituzten edari alkoholiko edo hordigarrietan, batez ere ardoarekin lotura dituztenak (brandya, portoa, moskatela, ardo beltza) eta whiskiak. Horregatik, biharamun gehien sortzen dutenak, handienetik txikienera, koñaka, ardo beltzak, rona, whiskia, ardo zuria, gina eta vodka dira. Biharamunak gehiago eragiten die emakumeei gizonei baino; izan ere, gizonen gibelak eraginkorrago eta azkarrago prozesatzen eta deskonposatzen ditu alkohola eta bere baliokideak. Ez dute frogatu edari alkoholdunak nahasteak biharamun-sintoma handiagoak eragiten dituenik. Ohiko kontsumoak nolabaiteko tolerantzia eragiten du eta alkohol deshidrogenasaren (alkohola metabolizatzen duen entzima) kantitatea eta jarduera handitzean biharamun-atalasea igotzen du.

Tratamendua

Biharamunerako askotariko erremedioak daude, etxekoetatik hasi eta komertzialetaraino. Batzuek eraginkorrak direla frogatu duten arren, emaitzak aldatu egin dira.

Read next

In 51 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article