factograf
EU
Sign in

Urdaileko mukosaren hantura

Gastritis

Gastritis
All data from the card 12
Mota
sabeleko gaixotasuna
Espezialitatea
digestio aparatuaren medikuntza
Erabil daitezkeen botikak
sucralfate (en) , lansoprazole (en) , pantoprazole (en) , esomeprazole (en) , Omeprazol, dexlansoprazole (en) eta erranitidina
GNS-10-MK
K29.0-K29.7
GNS-9-MK
535.0-535.5
GNS-10
K29.0-K29.7
GNS-9
535.0-535.5
DiseasesDB
34500
MedlinePlus
001150
eMedicine
emerg/820 med/852
MeSH
D005756D005756
Disease Ontology ID
DOID:4029
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Gastritis urdailaren muki-mintzaren hantura akutua edo kronikoa da.

Diagnostikorako esplorazio endoskopiko bat egitea beharrezkoa da.

Urdail mukosaren itxuraren arabera, higadurazko gastritis eta higadurarik sortzen ez duten gastritisetan sailkatuta daude. Gastritis akutu eta kronikoetan ere sailkatu dezakegu gaixotasuna. Kronikoan, atrofia gradu bat (gastritis atrofikoa) ere agertu daiteke.

Sintomak oso aldakorrak dira gastritis motaren arebera, kasu askotan sintomarik ez dira agertzen edo oso arinak dira. Batzuetan, bihotzerrea, epigastrio aldeko urdail mina, goragaleak eta gorakoak agertu daitezke.

Etiologia

Afekzioaren arabera, gastritisek kausa desberdinak dituzte. Faktore nagusien artean, medikamentu antiinflamatorio ez esteroideoen erabilera periodikoa (aspirina, piroxicam, indometazina, ketoprofenoa), elikadura desegokia, estresa, Helicobacter pylori bakterioaren infekzioa eta, gaixotasun zeliako edo beste nahasmen autoinmuneak daude.

Diagnostikoa

Diagnostikoa, goi digestio aparatuaren endoskospia baten bidez egiten da.

Azterketa histopatologiko bat egitean, leukozito polimorfonukleatuen infliltrazio bat ikusiko dugu ehunean.

Sailkapena

Gastritis sailkapen asko daude, baina orokorrean, gutxi irauten duten gastritis akutuak eta denboran luze batean zehar mantentzen diren gastritis kronikoak desberdintzen ditugu. Mukosaren itxura aztertzen badugu, higadurazko gastritisak eta higadura eragiten ez duten gastritisetan banatzen ditugu.

I. Gastritis akutuak

II. Gastritis kronikoak

III. Beste gastritis ez-ohikoak: Gastritis linfozitikoa, gastritis eosinofilikoa, gastritis flemonikoa, Crohn gaixotasunarekin erlazionatutako gastritisa, sarkoidosia eta gastritis granulomatoso bakartua.

Sintomak

Sintomak oso aldakorrak dira gastritis motaren arabera, kasu askotan sintomarik ez dira agertzen edo oso arinak dira. Batzuetan, bihotzerrea, epigastrio aldeko urdail mina, goragaleak eta gorakoak agertu daitezke. Gastritis kasu batzuetan, B12 bitaminaren xurgapena inhibitzen da, anemia kaltegarria sortuz.

Gastritis mota batzuek, higadura gastritisek adibidez, digestio hemorragiak sortu dezakete. Gastritis mota hau, larritasun txikiena aurkezten duena izan arren, sintoma intentsoagoak sortzen duena da: beherakoa, goragaleak eta urdail ondoeza intentsoa.

Beste gastritis arraroago batzuek, gastritis flematikoa bezala, hilkortasun handia aurkezten dute.

Gastritis atrofikoa, urdaileko minbiziarekin erlazionatuta dago.

Tratamenduak

Tratamendua gastritisaren kausaren araberakoa da. Sintomak iraunkorrak badira, odolez betetako gorakoak edo libratze odoleztatuak agertzen badira, asistentzia medikua beharrezkoa da.

  • Sintomak dauden bitartean, dieta bigun bat jarraitu behar da, estimulatzaileak eta narritagarriak hartzeari utzi, kuadroa ez larriagotzeko.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2020/11/10 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Read next

In 76 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article