Amitriptilina konposatu organiko da, C20H23N formula duena, hiru eraztunez osatutakoa aminen familiakoa eta antidepresibo trizikiikoen multzokoa. Solido kristalinoa da. Uretan disolbagarria da.
Sintesia
Amitriptilina sintetizatzeko hainbat molde dago. Horietan usuena dibentzosuberenotik abiatzen da zein Grignarden erreaktibo batekin [3-(dimetikamino)propilmagnesio kloruroa] tratatuz. Tarteko produktuaren hidroxilo taldea eliminatzeko azido klorhidrikokin berotzen da.
Erabilera
Amitriptilina bere ezaugarriak medio botika gisa usatzen da depresio-nahasmendu larria tratatzeko, eta baita minaren sindrome ugari ere, hala nola min neuropatikoa, fibromialgia, migraina eta tentsio-zefaleak. Pilula gisa hartzen da. Albo-ondorioen maiztasuna eta garrantzia dela eta, amitriptilina, oro har, bigarren lerroko terapiatzat hartzen da aipatu osasun-arazo horietarako. Enuresia tratatzeko ere erabiltzen da
Espainian Deprelio markarekin saltzen da. Frantzian Amitriptyline Substipharm, Elavil eta Laroxil markekin merkaturatzen da.
Amitriptilina Munduko Osasun Erakundearen Sendagai Ezinbestekoen Zerrendan dago.
Albo-ondorioak
Amitriptilinaren albo-ondorio ohikoenak aho lehorra, logura, zorabioak, idorreria eta pisua hartzea dira. Glaukoma, gibeleko toxikotasuna eta bihotz-erritmo anormalak ez albo-ondirio ohikoak dira, bai larriakordea. Amitriptilinak odolean izan dezakeen kontzentrazioa nabarmen aldatzen da pertsona batetik bestera, eta amitriptilinak beste botika askorekin elkarreragiten du, bere albo-ondorioak larriagotuz.
Bestetik, beste sendagai askoren kasuan bezala amiltriptilina gernuarekin batera ur-tratamenduen sarera isurtzen da eta hortik ekosisitemara. Zer eragin duen ekosisiteman aztertzen ari da.
