factograf
EU
Sign in

William Laud

William Laud

Key facts

jaiotza data1573(e)ko urriaren 7(a)
heriotza data1645(e)ko urtarrilaren 10(a)
jardueraapaiz anglikano, teologo, idazle
jaiolekuaReading
heriotza lekuaTower Hill
karguaCanterburyko artzapezpikua
All data from the card 10
Jaiotza
Reading, 1573ko urriaren 7a
Herrialdea
Ingalaterrako Erresuma
Heriotza
Tower Hill, 1645eko urtarrilaren 10a (71 urte)
Hobiratze lekua
Oxford
Heriotza modua
heriotza zigorra: burugabetzea
Heziketa
St John's College (en) Reading School
Hizkuntzak
ingelesa
Jarduerak
apaiz anglikanoa, teologoa, idazlea eta ministroa
Lantokia(k)
Ingalaterra
Erlijioa
anglikanismoa

William Laud (Reading, 1573ko urriaren 7a - Londres, 1645eko urtarrilaren 10a) Ingalaterrako apezpiku anglikanoa izan zen. 1601. urtean egin zen apaiz, eta 1621ean apezpiku. Karlos I.a Ingalaterrako errege izendatu zutenean eragin handia izan zuen Laudek Ingalaterrako Elizan. Londresko apezpiku (1628), Oxfordeko Unibertsitateko kantziler (1629) eta Canterburyko artzapezpiku hautatu zuten (1633). Karlos I.aren erlijio-politika antolatu zuen, eta ortodoxia anglikanoa ezarri nahi izan zien eskoziarrei. Horrek Karlos I.aren absolutismoa deuseztatu zuen matxinada sortu zuen (1637), eta Karlosek hautsi behar izan zituen Laudekin zituen harremanak. Londresko dorrean atxilo sartu ondoren hiltzera kondenatua izan zen.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Read next

In 33 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article