factograf
EU
Sign in

Ulm

Ulm

Key facts

biztanleria130.288
azalera119km²
honako hau dahiri handi, unibertsitate-hiri, hiri-barruti
estatu burujabeAlemania
sorrera data1181
itsas mailaren gainetiko altuera481m
All data from the card 15
Alkatea
Martin Ansbacher
Izen ofiziala
Ulm
Jatorrizko izena
Ulm
Posta kodea
89081, 89073, 89075 eta 89077
Udalerri kodea
08421000
Koordenatuak
48°23′55″N 9°59′28″E / 48.3986°N 9.9911°E
Azalera
118,68 km²
Altitudea
481 m
Mugakideak
Neu-Ulm, Alb-Donau barrutia, Neu-Ulm (en) eta Elchingen
Biztanleria
130.288 (2025eko abenduaren 31)
Dentsitatea
1.098 bizt/km²
Sorrera
1181 (egutegi gregorianoa)
Telefono aurrizkia
0731, 07346, 07305
Hiri senidetuak
Jinotega, Bratislava, Vidin eta Novi Sad
Matrikula
UL
Ulm, 1493an.
Ulm, 1493an.
Rathaus, udaletxea
Rathaus, udaletxea
2 images

Ulm ( ahoskatua) Alemaniako Baden-Württemberg estatu federaleko hiria da. Mundu mailan ezaguna da bertako katedrala munduko eraikin altuena izan zelako eta Albert Einsteinen jaioterria delako.

Geografia eta Klima

Ulm itsas mailatik 479 metrotako altueran dago, Danubio ibaiaren ertzean. Hiriaren zatirik handiena, alde zaharra barne ibaiaren ezkerraldean zabaltzen da, beste aldean dagoen Neu-Ulm (Ulm berria) Bavaria estatuari dagokio, ibaiak estatu bien arteko muga egiten baitu.

Suabiako Jura mendilerroak inguratzen du Ulm, mendixkarik garaienek 620 metroko garaiera baino ez duten arren eta 100 kilometro hegoaldera eginez Alpeak agertzen dira.

«Behe-lainoaren inperioko hiriburua» ezizena du, izan ere Munich eta Friburgorekin batera eguzki ordu gutxien dituen hiria baita. Hala ere aire osasuntsuenetako duen Alemaniako hiria da. Bataz besteko prezipitazioak 745mm-koak dira eta tenperatura aldiz 8 °C-koa.

    Datu klimatikoak (Ulm (1991–2020 bataz bestekoak, 1944–2025 muturrekoak)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 16.0 19.6 24.3 29.7 29.9 33.8 37.4 35.4 31.5 27.3 19.6 15.1 37.4
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 1.9 3.8 8.9 13.7 18.2 21.4 23.3 23.2 18.2 12.5 6.1 2.3 12.7
Batez besteko tenperatura (ºC) -0.6 0.3 4.5 8.8 13.2 16.4 18.2 17.9 13.5 8.6 3.4 0.0 8.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -3.0 -2.8 0.6 4.1 8.2 11.4 13.2 12.9 9.2 5.3 1.0 -2.2 4.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -24.6 -25.5 -17.5 -8.2 -2.8 0.4 4.0 3.0 -1.0 -6.6 -14.2 -20.2 -25.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 42.9 35.3 47.5 45.5 81.2 82.7 88.6 85.1 58.2 57.5 50.9 57.6 731.5
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 15.3 14.1 15.0 13.8 15.8 15.4 15.8 14.4 13.7 16.2 15.8 17.9 182.9
Eguzki orduak 54.7 84.0 134.5 175.9 209.1 221.1 233.9 218.6 151.2 94.1 47.4 43.5 1652.8
Hezetasuna (%) 89.7 84.4 76.3 70.0 71.3 71.8 71.9 72.9 79.5 87.1 91.0 91.2 79.8
Iturria (1): World Meteorological Organization
Iturria (2): DWD Open Data

Historia

Antzinatik populatua izan da Ulm ingurua. Eggingen eta Lehr auzoetan Neolito goiztiar garaiko herrixkak aurkitu dira, K.a.5000 urte ingurukoak, eta Ulm erdigunean bertan neolito berantiarreko aztarnak ere aurkitu dira.

Erdi Aroa

Ulm hiriaren lehenengo aipamena 854ko dokumentu batean aurkitzen da eta 1181ean Frederiko I.a Bizargorriak izendatu zuen Inperio-Hiri. Hasieran Königspfalz eskubidea (errege germaniarren atsedenlekua) zuen hiria, artisau eta merkatal hiri bihurtuz joan zen. 1377an Ulm Minster katedral erraldoia eraikitzen hasi ziren. 1530ko Erreformaren ondoren Ulm protestante bihurtu zen. Ehungintzak garapen handia ekarri zion XV eta XVI mendeetan.

Gainbehera

Ameriketarako merkatal bide berrien aurkikuntzak eta Hogeita Hamar Urteko Gerrak hiriaren gainbehera ekarri zuen XVII mendean eta katedralaren eraikuntza gelditu egin zen. 1700rako sarritan inbaditu izan zuten frantsesek eta bavariarrek. Napoleondar Gerretan frantsesak lehenengo eta ondoren austriarrak jabetu ziren hiriaz eta 1803an Inperio-Hiri kategoria galdu eta Bavariaren barnean gelditu zen. 1810an Danubio ibaia Württemberg eta Bavaria arteko muga bihurtzerakoan hiriaren gehiengoa Württemberg Erresuman gelditu zen eta Neu-Ulm auzoa berriz Bavarian.

Pizkunde ekonomikoa

Azken mendeetako historia ikusita, XIX mendearen erdialdera hiria gotortu egin zen frantsesen erasoen beldur eta aldi berean industrializazioa iritsi zen Ulmera. Pizkunde ekonomiko honek 1890an katedrala bukatzea ekarri zuen. 161'5 metroko garaiera duen dorrearekin, 1890 eta 1901 artean munduko eraikin altuena izan zen.

1933 eta 1935 artean kontzentrazio-esparru bat izan zen Ulmen, hasierak erregimen berriaren aurka zeudenak preso hartzeko eta 1938tik aurrera juduentzako. Bigarren Mundu Gerran hiria bonbardatua izan zen, bereziki industria gunea eta alde zaharra. 707 Ulmdar hil ziren baina 25.000 pertsonek galdu zuten etxea.

Ekonomia

Beti izan da merkatal hiria, baina 1850an trenbidea ezartzean industrializazioa iritsi zen. 1967an Ulmeko Unibertsitate famatuak biomedikuntza, zientzia eta ingenieritza inguruko industria modernoa ekarri du Ulmera.

Ingurumena

Europako Energiaren Saria jaso zuen 2007an, aldaketa klimatikoaren aurka egindako lanengatik. Biomasa lantegiak energia sortzeko, Passivhaus bulego-etxea (energia efizientzia gorena duten etxeak), Alemaniako Eguzki plaka parke handiena dira Saria jasotzeko egindako merituak. Honetaz gain Ulmeko katedralaren energia eskari guztia energia berriztagarriek asetzen dute 2008tik aurrera.

Ondasun nabarmenak

  • Ulmeko katedrala (Ulm Münster): XIV eta XIX mendeen artean eraikitako eliza protestantea, 1890 eta 1901 artean munduko eraikin altuena izan zena.
  • Udaletxea (Rathaus): XIV mendeko eraikina, pizkundeko fatxadan 1520ko erloju astrologikoa duena.

Ulmdar ezagunak

Ulmdarrik ezagunena, dudarik gabe, Albert Einstein fisikaria da.

Demografia

2022ko zentsuaren arabera 127.116 biztanle zituen: 62.595 gizonezko (% 49,2) eta 64.521 emakumezko (% 50,8); 100 emakumeko 97,0 gizonezko zeuden. Biztanleen % 16,5 18 urtetik beherakoak ziren eta % 19,2 65 urte edo gehiagokoak. Biztanleen % 21,8 atzerriko herritartasuna zuen. Biztanleen % 47,7 ezkongabeak ziren eta % 39,6 ezkonduta edo izatezko bikote erregistratuan.

Biztanleriaren tamainaUrtea020.00040.00060.00080.000100.000120.000140.000180018501900195020002050UlmBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.

Jatorria

2022ko erroldaren arabera, udalerrian biztanleen % 64,6ek ez zuen inolako migrazio-jatorririk, ez berak ez gurasoek. % 32,9k migrazio-jatorri osoa zuten: beraiek etorkinak ziren edo bi gurasoak ziren etorkinak; eta % 2,5k gurasoetako bat bakarrik zuten etorkina. Migrazio-jatorri osoa zutenen artean, % 87,5 beraiek etorritakoak ziren eta % 12,5 bi guraso etorkinen ondorengoak ziren.

Migrazio-jatorria

82.091
41.811
Migrazio-jatorririk gabe (82.091)Migrazio-jatorri osoa (41.811)Migrazio-jatorri partziala (3.213)

Etxebizitza

2022ko erroldaren arabera, udalerrian 64.450 etxebizitza zeuden. Horietatik gehienak (41.122, % 63,8) alokairuan ziren. Etxebizitzen batez besteko azalera 87,64 m²-koa zen eta batez besteko alokairua 8,48 €/m²-koa. Hutsik zeuden etxebizitzen tasa % 3,2 zen, eta okupatutako etxebizitzen artean % 35,2 jabeak okupatzen zituzten.

64.450etxebizitza
87,64 m²batez besteko azalera
8,48 €/m²batez besteko errenta

Erabilera

21.037
41.122
Jabetzan (21.037)Alokairuan (41.122)Aisialdikoa (125)Hutsik (2.167)
% 3,2hutsik dauden tasa
% 35,2jabetza tasa

Gela kopuruari dagokionez, etxebizitza gehienek 4 gela zituzten (19.405). Etxebizitza gehienak 1950-1959 artean eraiki ziren (10.411); eraikin guztien % 84,2 1980 baino lehen eraiki zen. Berogailuari dagokionez, berogailu zentrala (zentralheizung) zen nagusi (31.071 etxebizitza).

Gela kopurua

Gela bakarra3.971
2 gela7.395
3 gela15.345
4 gela19.405
5 gela9.362
6 gela4.623
7 gela edo gehiago4.349

Eraikuntza garaia

1919 aurretik5.617
1919-19496.643
1950-195910.411
1960-19697.831
1970-19797.907
1980-19897.462
1990-19998.382
2000-20094.227
2010-20153.068
2016 eta geroago2.899

Berogailu mota

25.308
31.071
Urrutiko berogailu-sarea (Fernheizung) (25.308)Solairuko berogailua (Etagenheizung) (4.877)Bloke-berogailua (Blockheizung) (343)Berogailu zentrala (Zentralheizung) (31.071)Labe indibiduala (2.667)Berogailurik gabe (183)

Guztira 21.832 bizitegi-eraikin zeuden. Eraikinen gehiengoa etxe bakartua zen (9.709, % 44,5). Eraikinen artean, gehienek etxebizitza bakarra zuten (12.186). Guztira 61.887 etxegune zeuden. Etxegune gehienak pertsona bakarrekoak ziren (27.028, % 43,7).

21.832bizitegi-eraikin
61.887etxegune

Eraikin mota

9.709
3.447
7.709
Etxe bakartua (9.709)Etxe atxikia (bikoitza) (3.447)Ilarako etxea (7.709)Bestelako eraikin mota (969)

Etxebizitza kopurua eraikineko

12.186
3.127
4.012
1.908
Etxebizitza bakarra (12.186)2 etxebizitza (3.127)3-6 etxebizitza (4.012)7-12 etxebizitza (1.908)13 etxebizitza edo gehiago (603)

Etxegunearen tamaina

27.028
17.272
7.933
6.284
Pertsona bakarra (27.028)2 pertsona (17.272)3 pertsona (7.933)4 pertsona (6.284)5 pertsona (2.175)6 pertsona (1.196)

Erreferentziak


Erreferentziak

Kanpo estekak

  • (Alemanez) Ulmgo webgune ofiziala
  • (Alemanez) (Ingelesez) Ulmeko Unibertsitatearen webgunea

Read next

In 111 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article