factograf
EU
Sign in

Trakoma

Trakoma
All data from the card 14
Mota
konjuntibitis bakterianoa, ahaztutako gaixotasun tropikalaKlamidiasia
Espezialitatea
infektologiaoftalmologia
Arrazoia(k)
Chlamydia trachomatis
Azterketa medikoa
miaketa fisiko, kultibo mikrobiologiko, Immunofluoreszentziapolimerasaren kate-erreakzioa
Erabil daitezkeen botikak
sulfacetamide (en) , sulfisoxazole diolamine (en) , Azitromizina eta Tetraziklina
GNS-10-MK
A71
GNS-9-MK
076
GNS-10
A71
GNS-9
076
DiseasesDB
29100
MedlinePlus
001486
eMedicine
001486
MeSH
D014141
Disease Ontology ID
DOID:11265
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Trakoma begien infekzioa da, Chlamydia trachomatis izeneko bakterioak sortutakoa. Kutsakorra da, eta tratatu ezean itsutasuna eragiten du. Endemikoa da Afrikan eta Asian, eta sei milioi inguru pertsonei itsutasuna eragin die mundu osoan.

Bakterio patogenoak begietako zelula epitelialetan hazten da, eta ikusmena mugatzen duten orbainak sortzen ditu.

Gaitz honek herrialde txiroetako haurrak jotzen ditu batik bat.


Kutsapena

Pertsonen arteko kutsapena kontaktu zuzenaren bidez gertatzen da, eskua eta begien artean ukipena dagoenean batez ere. Hirugarren munduko herrialdeetan jende pilaketak eta baldintza higieniko kaskarrek eulien bidezko kutsapena ere errazten dute.

Gaixoak erabilitako objektu kutsatuak (mukizapiak, eskuoihalak...) ere gaitzaren bektoreak izan daitezke.


Sintoma klinikoak

Inkubazio epea 5-12 egun artekoa da. Konjuntibitis eta begien narritadura agertzen da, eta honekin batera betazalen hantura, negar-jarioa eta fotofobia ere. Denboraren poderioz kornea opaku bihurtzen da, odol-hodien hazkuntzaren ondorioz.

Tratamendua

Gaitza sendatzen da lehenengo egunetan antibiotikoak aplikatzen badira. Gehien erabiltzen direnak eritromizina eta doxiziklina (tetraziklina bat) dira, pomada moduan begietan jartzen direnak. Orbainak agertzen direnean sendaketa askoz zailagoa da.

Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Read next

In 64 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article