factograf
EU
Sign in

The Ronettes

The Ronettes

Key facts

sorrera data1959
honako hau damusika talde, girl group
jasotako sariaRock and Roll Hall of Fame
genero artistikoaherri-musika
All data from the card 5
Jatorria
New York
Musika mota
herri-musika eta rhythm and bluesa
Sortze urtea (eta desegitearena, desegin bada)
1959
Diskoetxea(k)
Colpix Records (en)
Jasotako sariak
ikusi Rock and Roll Hall of Fame (2007)
The Ronettes, 1966an: ezkerretik, Nedra lehengusina, Ronnie/Veronica eta Estelle ahizpak.
The Ronettes, 1966an: ezkerretik, Nedra lehengusina, Ronnie/Veronica eta Estelle ahizpak.

The Ronettes estatubatuar nesken talde bokala izan ziren, Spanish Harlem New Yorkeko auzoan sortua. Taldea osatu zuten Veronica Bennettek (geroago Ronnie Spector izenarekin ezaguna, ahots nagusia), Estelle Bennett aurrekoaren ahizpa nagusiak eta Nedra Talley lehengusinak.

Ibilbidea

Nerabeak zirenetik elkarrekin abesten zuten, lehenbizi "The Darling Sisters" izenarekin aritu zirelarik. Colpix Records-ekin 1961ean sinatu zuten lehen diskoa egiteko, baina 1963ko martxoan Phil Spectorren Philles Records-era joan ziren eta "The Ronettes" izena hartu zuten.

Urte gutxi batzuetan arrakasta handiak lortu zituzten, hala nola " Be My Baby ", " Baby, I Love You ", eta " Walking in the Rain " daude. 1964an taldeak bere estudioko album bakarra kaleratu zuen, Presenting the Fabulous Ronettes Featuring Veronica.

Taldearen ibilbidean Phil Spectorrek eragin izugarria izan zuen. Veronica Bennettekin ezkondu zen, eta emazteak Ronnie Spector hartu zuen. Baina Phil senar abusatzaile bat zen, eta horrek taldearen desegitean eragin zuen, eta Ronnie Spector emazteak bere amaren laguntzarekin ihes egin behar izan zuen etxetik.

Kanpo estekak

  • The Ronettes eta Be my baby, 1963ko telebistako agerpen batean.

Read next

In 36 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article