factograf
EU
Sign in

Suzhou

Suzhou

Key facts

biztanleria12.748.262
azalera8.657km²
honako hau daPrefektura mailako hiri, hiri handi
estatu burujabeTxinako Herri Errepublika
itsas mailaren gainetiko altuera5m
honako erakunde administratiboan dagoJiangsu
All data from the card 10
Izen ofiziala
苏州市
Posta kodea
215000
Koordenatuak
31°18′00″N 120°37′10″E / 31.3°N 120.6194°E
Azalera
8.657,32 km²
Altitudea
5 m
Mugakideak
Shanghai, Wuxi, Changzhou, Nantong, Taizhou, Jiaxing eta Huzhou
Biztanleria
12.748.262 (2020)
Dentsitatea
1.473 bizt/km²
Telefono aurrizkia
512
Matrikula
苏E eta 苏U
Artikulu hau Jiangsu probintziko hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Suzhou (Anhui)».

Suzhou (txinera sinplifikatuz: 苏州, pinyineraz: Sūzhōu), Jiangsu probintzian dagoen prefektura mailako hiria da. Guztira, 6.297.500 biztanle inguru dauzka eta 8.488 kilometro karratuko azalera.

Inguru naturala eta kokapena

Beisi Pagodaren ikuspegia.
Beisi Pagodaren ikuspegia.

Hiriaren mugakideak honakoak dira: Shanghai udaltasuna ekialdean, Nantong iparraldean, Wuxi ipar-mendebaldean, Zhejiang probintziako Jiaxing hegoaldean.

Klima

    Datu klimatikoak (Suzhou, 2010)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.8 7.0 9.1 13.1 20.9 24.3 28.7 30.9 26.0 18.6 13.3 7.5 17
Pilatutako prezipitazioa (mm) 40.5 75.2 193.1 82.9 67.4 59.3 190.7 53.7 67.2 56.1 2.9 42.9 931.9
Eguzki orduak 121.2 95.6 124.2 125.1 151.1 106.7 160.5 266.6 169.1 143.0 161.6 171.2 1795.9
Hezetasuna (%) 67 75 70 69 69 75 77 68 74 69 65 68 70.5
Iturria: Suzhou Bureau of Statistics

[ 苏州市区分月气象情况(2010年).] Suzhou Bureau of Statistics.

Banaketa administratiboa

Jin Li lakuaren ikuspegia.
Jin Li lakuaren ikuspegia.

Barrutiak:

  • Canglang Barrutia (沧浪)
  • Jinchang Barrutia (金阊)
  • Pingjiang Barrutia (平江)
  • Xiangcheng Barrutia (相城)
  • Wuzhong Barrutia (吴中)

Konderriak:

  • Changshu Konderria (常熟)
  • Taicang Konderria (太仓)
  • Kunshan Konderria (昆山)
  • Wujiang Konderria (吴江)
  • Zhangjiagang Konderria (张家港)

Ekonomia

  • Suzhouko Industrialdea (工业园区)
  • Suzhouko Teknologia Berrien Garapenerako Gunea (高新区)

Garraiobideak

Ling Yun zubiaren ikuspegia.
Ling Yun zubiaren ikuspegia.

Trenbidea

Shanghai eta Nanjing arteko Jinghu burbindeak hiria zeharkatzen du eta probintziako hiriburu den Nanjing hirira, orduoro ateratzen dira trenak Suzhouko tren geltokitik. Egunero 139 tren ateratzen dira bertatik. Shanghai eta Suzhou arteko ibilbidea 45 minututan egiten da, eta Nanjingerako bidaia ordu eta erdian.

Errepidea

  • Jiangsu-Shanghai autobidea
  • Yangtze ibaiko autobidea
  • Suzhou-Jiaxing-Hangzhou autobidea.
  • Suzhouko saihesbidea (2005ean zabaldu zen).
  • Txinako 312. errepide nazionala

Aireportua

Hiriak aireporturik ez duen arren, herritarrek Wuxiko Shuofang aireportua eta Shanghaien dagoen Shanghai Hongqiao Aireportu Internazionala erabiltzen dituzte. Hiriko gobernuak, aireportu berria eraiki nahi du Suzhoun.

Metroa

Artikulu nagusia: «Suzhouko metroa»

Metroaren lehen linea 2012ko apirilaren 28an zabaldu zen

Hiri senidetuak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Txineraz) Suzhouko gobernuaren webgunea.



Read next

In 87 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article