factograf
EU

Suez

Suez

Key facts

biztanleria716.458
azalera250km²
honako hau daportu-hiri, hiri handi, hiri
estatu burujabeEgipto
sorrera data1859
itsas mailaren gainetiko altuera11m
All data from the card 9
Herrialdea
Egipto
Probintzia
Suezko eskualdea
Koordenatuak
29°58′N 32°32′E / 29.97°N 32.53°E
Azalera
250,4 km²
Altitudea
11 m
Biztanleria
716.458 (2023ko uztailaren 1a)
Dentsitatea
2.861 bizt/km²
Sorrera
1859
Hiri senidetuak
Djibuti eta Skopje

Suez (arabieraz ‫ال سوي س‬ Al-Suways, ahoskatua), Afrika iparraldeko hiri bat da, Egipto ekialdean dagoena, izen bereko gobernazioaren hiriburua. Suezeko istmoan dago, Asia eta Afrika Sinairen bidez lotzen dituena, Suezeko Kanalaren irteeran, Itsaso Gorrian. Kairotik 134 kilometrora eta Ismailiatik 88ra dago.

Demografia

Bere biztanleria, 2006ko erroldaren arabera, 417.610 biztanlekoa da, eta 600.926koa aglomerazioan.

Geografia

  • Altuera: 5 metro
  • Latitudea: 29º58' I
  • Longitudea:32º33' E

Klima

    Datu klimatikoak (Suez)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 19.4 21.2 23.6 28.5 32.4 35.1 36.1 37.7 33.2 30.1 25.4 20.7 28.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 10.5 11.3 13.1 16.4 19.5 22.4 23.9 24.2 22.8 20.0 15.7 11.8 17.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 5 2 4 1 0 0 0 0 0 0 2 3 17
Iturria: Climate Charts

Historia

Suez itsas-portu garrantzitsu bat izan da, jada VII. mendetik. Espezien ibilbideak eta Mekarako erromesaldiek, Suez, toki oparo bihurtu zuten Erdi Aroan. Itsasontzi base garrantzitsu bihurtua izan zen XV. mendean.

Gaur egun, itsas-portu garrantzitsu bat da, Kanalean bertan duen kokapenagatik. 1967ko Sei Eguneko Gerra eta jarraian etorri zen Israelen Sinairen okupazioaren ondoren, kanaleraino bertaraino, kanala, israeldar armadak oztopatu zuen. Honela, hiria utzia izan zen, Kairoren neurriz kanpoko hazkuntza eraginez. 1973ko Yom Kippur Gerraren ondoren, Egiptok, kanalaren ekialdeko ibarra berreskuratu ahal izan zuen. Bake negoziazioek eta jarraian Israelek, Sinai Egiptora itzuli izanak, kanala 1975ean berriz ireki ondoren, hiri, pixkana-pixkana, birpopulatzea eragin zuen.

Read next

In 79 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article