factograf
EU

Sfax

Sfax

Key facts

biztanleria272.801
azalera56km²
estatu burujabeTunisia
itsas mailaren gainetiko altuera24m
honako iturriak deskribatzen duOttoren entziklopledia
All data from the card 11
Herrialdea
Tunisia
Probintzia
Bizerta
Izen ofiziala
صفاقس
Posta kodea
3000
Koordenatuak
34°44′N 10°46′E / 34.74°N 10.76°E
Azalera
56 km²
Altitudea
24 m
Mugakideak
Gabesko golkoa
Biztanleria
272.801 (2014)265.131 (2004)
Dentsitatea
4.871 bizt/km²
Hiri senidetuak
Grenoble, Makhatxkala, Marburg, Safi, Dakar, Casablanca, Oran, Halle eta Duala

Sfax (arabieraz: صفاقس‎ Safāqis) Tunisiako erdi-ekialdeko hiria eta portua da, izen bereko gobernamenduko hiriburua, Gabesko golkoaren ertzean (Mediterraneo itsasoa), Kerkennah uharteen aurrean. 265.131 biztanle (2004). Tunisiako lehen merkataritza-portua da, eta olioa, espartzua, fruituak eta, batez ere, fosfatoak esportatzen dira handik. Tunisiako bigarren arrantza-portua da, bestalde, eta industriak ere (janari-industria, kimika-industria) garrantzi handia du hiriko ekonomian. Aipagarriak dira harresi zaharrak eta meskita handia.

Historia

Taparura eta Thaenaeren hondakinen gainean eraiki zen K.a.tik 849 urtean, eta oparotasun handian bizi izan zen IX. mendeaz geroztik, ehungintza, arrantza eta merkataritzari esker.

Klima

    Datu klimatikoak (Sfax)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 16 17 19 21 24 28 31 32 29 26 21 17 23.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 7 8 9 12 16 19 22 23 21 17 12 8 14.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 23 15 23 20 10 5 0 3 23 33 25 23 203.2
Iturria: Weatherbase

Herri eta hiri senidetuak

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Read next

In 75 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article