factograf
EU

Santorio Santorio

Santorio Santorio

Key facts

jaiotza data1561(e)ko martxoaren 29(a)
heriotza data1636(e)ko otsailaren 22(a)
alma materPaduako Unibertsitatea
jardueramediku, fisiologo, asmatzaile
jaiolekuaKoper
heriotza lekuaVenezia
All data from the card 8
Jaiotza
Koper, 1561eko martxoaren 29a
Herrialdea
Veneziako Errepublika
Heriotza
Venezia, 1636ko otsailaren 22a (74 urte)
Heziketa
Paduako Unibertsitatea
Hizkuntzak
latinaitaliera
Jarduerak
medikua, fisiologoa eta asmatzailea
Lantokia(k)
Padua eta Venezia
Enplegatzailea(k)
Paduako Unibertsitatea

Santorio Santorio (latinez: Santorio Santorii) (Capodistria, 1561ko martxoaren 29a - Venezia, 1636ko otsailaren 22a), XVI mendeko mediku veneziarra izan zen.

Biografia

1582an Paduan graduatu zen eta 1587an noble kroaziar bat hartatu zuen. Hurrengo 12 urtetan eslaviarren artean aritu zen baina Paduako lagunekin harremanetan jarraitu zuen, hala Galileo Galilei eta Hieronymus Fabriciusekin.

Eskola Iatrofisikoaren erakusle handiena izan zen. Honek animalien gorputzaren funtzionamendua prozesu mekanikoekin soilik azal zitekeela zioen eta Galileoren asmakizunak aplikatu zituen medikuntza jardueretan, esate baterako termometroa eta pultsazioen erlojua. 1614an Statica De Medicina (Medikuntzako neurketei buruz") liburua argitaratu zuen.

30 urtetan zehar bere burua neurtu zuen, jan eta edaten zuena eta pixa eta gorotzak ere bai. Egunero 1'25 kilogramo ur galtzen dituela zehazten zuen. Bere aurkikuntzek balio zientifiko handirik ez duten arren bere metodo enpirikoa haintzat hartzen da.

Read next

In 31 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article