factograf
EU

Koper

Koper

Key facts

biztanleria25.753
azalera13km²
honako hau dahiri
estatu burujabeEslovenia
itsas mailaren gainetiko altuera3m
kontinenteaEuropa
All data from the card 15
Herrialdea
Eslovenia
Eskualdea
Kostaldea-Karst
Alkatea
Boris Popovič
Izen ofiziala
KoperCapodistria
Jatorrizko izena
KoperCapodistria
Posta kodea
6000
Koordenatuak
45°32′53″N 13°43′52″E / 45.548°N 13.731°E
Azalera
13 km²
Altitudea
3
Mugakideak
Muggia eta San Dorligo della Valle
Biztanleria
25.753 (2020ko urtarrilaren 1a)
Dentsitatea
1.981 bizt/km²
Telefono aurrizkia
05
Hiri senidetuak
Korfu, Muggia, Ferrara, San Dorligo della Valle, Buzet, Samara, Žilina, Jiujiang, Saint John, Çeşme, Prilep (en) eta Nikšić
Matrikula
KP

Koper ( ahoskatua, italieraz: Capodistria), Esloveniako seigarren hiria da, Kostaldea-Karst eskualdeko hiri handiena. 2012ko erroldaren arabera, 53.037 biztanle ditu.

Geografia

Esloveniako hego-mendebaldean dago eta herrialdeak Adriatikoaren ertzean dituen lau herrietatik handiena denez, kaia garrantzitsua du. Udalerria oso txikia da eta Istria penintsulako iparraldean dago. Italiarekin muga egiten du eta Kroazia ere oso gertu dauka.

Hizkuntza

Koper ofizialki elebiduna da, esloveniera eta italiera hartzen ditu bere baitan, hortik Koper-Capodistria izena.

Historia

Sorrera

Koperreko golkoan zegoen uharte batean ezarri zen asentamenduan dauka jatorria. Greziarrek Aegida izena eman zioten "ahuntzen herria" eta erromatarrek latinizatu eta Capris deitu zuten. Honen aldaera da eslovenierazko Koper izena.

Erdi Aroa

568an lonbardiarren inbasioaren ondorioz, Triesteko biztanleek baimena eskatu zioten Justiniano II.a enperadore bizantziarrari Koperren ezartzeko eta haren omenen Justinopolis izena eman zitzaion. Azkenean lombardiarrek Koper ere hartu zuten. Hurrengo urteean, frankoen eta avaroen erasoak eta okupazioak ere izan zituen.

932 urtetik aurrera Koper eta Veneziaren artean harreman komertzialak sortu ziren baina Germaniako Erromatar Inperio Santuak Veneziarekin loturak hautsi zituenean eten egin ziren. Koperrek orduan herri eskubideak hartu zituen eta mugan egonik harresiak eraiki zituen. 1278an, ordea, Veneziaren esku geratu zen eta harresiak eraitsi ziren. Istriako hiriburu bihurtu zuten eta Caput Histriae izendatu ("Istriako buru"), hortik bere italierazko izena.

Aro modernoa

XVI. mendeko izurriteek hiriaren populazioa nabarmen gutxitu zuten eta 1719an Trieste kai aske bihurtu zenean, Koperrek merkataritza eremuaren monopolioa galdu zuen.

XX. mendea

1900 urteko erroldaren arabera, hiriko populazioa 8.000 biztanle ingurukoa zen: haietatik, 7.205 italiarrak ziren; 391; esloveniarrak; 167, kroaziarrak; eta 67 aleman hiztunak. Lehen Mundu Gerra bukatutakoan, Italiaren esku geratu zen, Trieste hiriburu zuen lurraldean, baina Bigarren Mundu Gerraren ondoren Jugoslaviak hartu zuen. Hiriko italiar gehienek Italiara alde egin zuten.

1991n Esloveniak independentzia lortutakoan, herrialdeko kai-hiri bakarra bihurtu zen.

Demografia

Egun, esloveniarrak nagusi dira: 2002ko erroldaren arabera, biztanleen jatorri etnikoak honako hauek dira:

  • Esloveniarrak: 35.246 (% 74,4)
  • Kroaziar, bosniar eta serbiarrak: 8.314 (% 17,49)
  • Italiarrak: 1.059 (% 2,23)

Kirolak

FC Koper futbol taldea eta RK Koper eskubaloi taldea aipagarrienak dira: bakoitzak Esloveniako liga bat eta hiru kopa irabazi ditu.

Ondasun nabariak

Eraikin aipagarrienak Tito plazan daude:

  • Jauregi pretoriarra: XV. mendeko jauregia gotiko veneziarra da.
  • Loggia jauregia: udaletxea da, XV. mendean eraikia, gotiko veneziar estiloan.
  • Mariaren Jasokundearen katedrala (Cerkev Marije Vnebovzete): XII. mendeko eliza horretan Esloveniako kanpai zaharrenetakoa dago (1333koa da). Barruko Sacra conversazione margolana, 1516koa, benetan aipagarria da.

Iruditegia

Jauregi pretoriarra.
Jauregi pretoriarra.
Loggia jauregia.
Loggia jauregia.
Mariaren Jasokundearen katedrala.
Mariaren Jasokundearen katedrala.
Da Ponte iturria, Prešer plazan.
Da Ponte iturria, Prešer plazan.
Kaia.
Kaia.
Kaia.
Kaia.
Hirutasun Santuaren eliza.
Hirutasun Santuaren eliza.
7 images

Hiritar ezagunak

Hiri senidetuak

Kanpo estekak

  • (Eslovenieraz)(Ingelesez)(Alemanez)(Italieraz) Webgune ofiziala

Read next

In 72 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article