Samandarra 874-999 bitarteko urteetan Persian agindu zuen dinastia izan zen. Saman Khudak, Samango jaunak, sortu zuen dinastia, eta, Nasr ibn Ahmaden garaian (913-942), Transoxiana, Khorasan, Seistan eta Tabaristan aldera zabaldu zen inperioa. Bukhara izan zuten hiriburu samandar dinastiako erregeek. Samandar agintariek arteak, zientziak eta literatura bultzatu zituzten bereziki.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.