factograf
EU
Sign in

Teofilo

Teofilo

Key facts

jaiotza data813
heriotza data842(e)ko urtarrilaren 20(a)
jardueraagintari, errege sendiko kidea
jaiolekuaBizantziar Inperioa
heriotza lekuaKonstantinopla
ezkontideaTeodora II.a
All data from the card 9
Jaiotza
Bizantziar Inperioa, 813
Herrialdea
Bizantziar Inperioa
Heriotza
Konstantinopla, 842ko urtarrilaren 20a (28/29 urte)
Aita
Mikel II.a
Ama
Thekla
Ezkontidea(k)
Teodora II.a
Seme-alabak
ikusi Maria (en) Mikel III.aThekla (en) Constantine (en) Anastasia (en) Pulcheria (en) Anna (en)
Leinua
Amorian dynasty (en)
Jarduerak
agintaria eta errege sendiko kidea

Teofilo (grezieraz: Θεόφιλος, Theophilos; 813 – Konstantinopla, 842ko urtarrilaren 20a) Bizantziar enperadorea izan zen 829-842 urteetan. Frigiar edo Amoriar dinastiako bigarren agintaria izan zen.

Bizitza

Aita ez bezala, ikonoklasta sutsua zen. 823ko ediktu baten bidez, ikonoak debekatu zituen. Askotan aipatu da aurkariekin erabiltzen zuen ankerkeria, baina kontakizun hauek, ziur asko, puztuta daude.

Jargoira igo zelarik, siziliarrak sarrazenoen kontra borrokatzen ari ziren, baina ezin izan zien lagundu, indar guztiak Bagdadeko kalifen aurkako gerran jarri zituelako. Teofilok berak hasi zuen gerra hau. Izan ere, agintaldiaren hasieran, Pertsiako zenbait iheslariri babes emana zien. Horietako bat, Theophobos, enperadorearen arreba Helenarekin ezkondu eta Inperioko jeneraletako bat izatera iritsi zen. Gerlaren hasiera arrakastatsua izan zen bizantziarrentzat, 837an Samosata eta Zapetra, Al-Mu'tasim kalifaren sorterria, hartu eta suntsitu baitzituzten. Al-Mu'tasimek, mendeku egarriz, armada handia bildu zuen. Dibisio batek Teofilo buru zuen bizantziar armada azpiratu zuen, eta besteak Amorium, Frigiar dinastiaren sorlekua, setiatu. Hiriak berrogeita hamabost egunez heroikoki eutsi zuen, baina 838ko irailean Al-Mu'tasimen eskuetara erori zen. Amorium erraustu, 30.000 biztanle hilarazi eta gainerakoak esklabo saldu zituzten. Teofilo, kolpe latz hau inoiz gainditu gabe, 842 hasieran hil zen.

Erreferentziak


Aurrekoa
Mikel II.aBizantziar Inperioko enperadorea
829-842Ondorengoa
Mikel III.a


Read next

In 52 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article