factograf
EU
Sign in

aktibista estatubatuarra

Ruby Bridges

Ruby Bridges

Key facts

sorrera data1960
jaiotza data1954(e)ko irailaren 8(a)
jarduerafilantropo, aktibista
jaiolekuaTylertown
All data from the card 6
Jaiotza
Tylertown, 1954ko irailaren 8a (72 urte)
Herrialdea
Ameriketako Estatu Batuak
Heziketa
William Frantz Elementary School (en) Frederick Douglass High School (en)
Hizkuntzak
ingelesa
Jarduerak
filantropoa eta aktibista
Jasotako sariak
ikusi Presidential Citizens Medal (2001) Honoris Causa : Tulane Unibertsitatea Jane Addams Children's Book Award (2000) Orbis Pictus Award
Ruby Bridges, agente batzuek babestuta, eskolatik irtetzerakoan, 1960an.
Ruby Bridges, agente batzuek babestuta, eskolatik irtetzerakoan, 1960an.
Ruby Bridges Barack Obamarekin Etxe Zurian The problem we all live with margolanaren aurrean, 2011n..
Ruby Bridges Barack Obamarekin Etxe Zurian The problem we all live with margolanaren aurrean, 2011n..
2 images

Ruby Nell Bridges Hall (Tylertown, Mississippi, 1954ko irailaren 8a) zurien eskolara joaten lehen neska afroamerikarra izan zen. 1960ean izan zen. Hiru urte lehenago nerabe batzuk, tartean Dorothy Counts, Ipar Karolinan eskolan gizarteratzea saiatu ziren ere bai.

Egoera

Ameriketako Estatu Batuetako Gorte Gorenak, 1954an, arraza bereizkeria ilegaltzat jo zuen. Hala ere, instituzio askoren aldetik aurkako jarrera zegoen. Egoera bereziki gogorra hegoaldeko estatuetan ematen zen. Zurien eskoletan sartzeko haur beltzek maila akademiko egokia zutela erakutsi behar zuten; horretarako test bat egin behar zuten eta, ondoren, haien gaitasuna erabakitzen zen. Familientzat, bestetik, oso erabaki gogorra zen: nahiz eta legedia haien aldekoa izan, gizartearen multzo handi bat aurka zegoen eta ondorioen beldurrez zeuden.

Rubyren haurtzaroa

Lau urte zituelarik, Ruby Bridges, familiarekin, New Orleans hirira aldatu zen, Louisiana estatuan. 1960an, sei urtekin, gurasoek New Orleansen aurrera eraman zen eskola gizarteratze sistema batean parte hartzea onartu zuten. Gurasoak Koloreko Pertsonen Garapenerako Elkarte Nazionala elkartearen partaideak ziren eta onartu zuten. Rudy, federal agenteen babesarekin, lehen hezkuntzako eskola batera joan zen, lehen afroamerikarra izanik. Eskola hura, William Frantz Elementary eskola, alegia, ordura arte, zurientzako bakarrik izana zen. Programan hasieran sei haur aukeratu ziren baina eskolara joaten Ruby bakarra izan zen zeren eta besteek atzera egin baitzuten. Rubyk urte oso bat eman zuen eskolan; han bakartuta zegoen zeren eta beste haurren gurasoek ez zuten haien seme-alabekin ibiltzea nahi. Lehenengo egunetan haur zurien gurasoek, haien aurkako jarrera erakusteko, seme-alabak eskolatik eraman zituzten, eta Ruby eskolara segurtasun-neurri handien artean joan behar zuen. Prozesua tentsio handia eramana zen aurrera

Omenaldiak

Ruby benetako sinboloa bihurtu zen eta, ondorioz, omenaldi ugari jaso izan du haren bizitzan:

  • 1964an, Norman Rockwell margolariak, haurraren irudia margotu zuen The problem we all live with lanean (Guztiok elkar bizi garen arazoa, euskaraz); hau Look aldizkarian agertu zen argitaratuta.
  • 2001eko urtarrilaren 8an, Bridges Bill Clinton Estatu Batuetako presidentearen eskutik sari bat jaso zuen.
  • 2011an, Barack Obamak Etxe Zurian jaso zuen.

Read next

In 28 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article