factograf
EU

Persiar

Persiar

Key facts

biztanleria55.000.000
honako hau daetnia
estatu burujabeIran
honako iturriak deskribatzen duOttoren entziklopledia
Persiar gizon gaztea persiar tea edaten.
Persiar gizon gaztea persiar tea edaten.

Persiarra (persieraz: ایرانیان فارسی‌زبان‎) Irango talde etniko nagusia da, herrialdeko biztanleriaren erdia baino gehiago osatzen duena. Persiarrek sistema kultural bera dute eta persieraz egiten dute.

Mendebaldean, persiar hitza, neurri handi batean, historikoki irandar guztiak izendatzen zituen jentilizio gisa ulertu izan da, persiar herriaren etnonimo gisa baino gehiago, baina interpretazio hori aldatu egin zen XX. mendean.

Reza Shah Pahlaviren (Irango xah edo enperadorea izan zena 1925etik 1941era bitartea) gobernuak Persia izena erabiltzeari utzi eta bere estatuari, ofizialki, Iran izendatzeko dekretua argitaratu zuen 1935an.

Persiarrak Persisera emigratu zuten antzinako irandar herrietakoak dira (Persia bera ere deitua, Irango Fars probintziarekin bat datorrena), K. a. IX. mende inguruan. Pertsiarrek, kurduek eta beste tribu irandar batzuek jatorriz Asia Erdialdetik Iranera emigratu zuten arren K. a. bigarren milurtekoan, froga genetikoek iradokitzen dute gaur egungo irandarrak Irango goi-ordokiko antzinako populazio indigenen ondorengoak direla, batez ere, eta ez direla nagusiki Erdialdeko Asiako migratzaileen ondorengoak. Osagaiak alda daitezke talde etnikoaren arabera.

Munduko inperiorik boteretsuenetako batzuk sortu eta gobernatu zituzten elkarrekin bizi izan ziren etnia eta kulturekin batera eta antzinako Ekialde Hurbilean eta harantzago izan zuten eragin kultural, politiko eta sozial handiagatik oso aintzatetsiak dira. Persiarrek ekarpen handia egin diote arteari eta zientziari eta pertsiar literatura munduko literatur tradiziorik nabarmenetako bat da, bai Iranen barruan, bai Irandik kanpo. Beren zibilizazioaren eskualde-prestigioa izan zen Persiar eragineko gizarte asko garatzeko oinarria, bereziki turkiar herrien artean, Erdialdeko Asian eta Hegoaldeko Asian barrena.

Antzinateko pertsiarrak

Fars probintziako banaketa etnikoa
Fars probintziako banaketa etnikoa
Persiara (Iraniar oro har?) jantzi tipikoak, 1888ko liburu honetan agertua : Racinet, A. (Auguste). Le costume historique. Cinq cents planches, trois cents en couleurs, or et argent, deux cents en camaieu. Types principaux du vêtement et de la parure,…
Persiara (Iraniar oro har?) jantzi tipikoak, 1888ko liburu honetan agertua : Racinet, A. (Auguste). Le costume historique. Cinq cents planches, trois cents en couleurs, or et argent, deux cents en camaieu. Types principaux du vêtement et de la parure,…
2 images

Antzinako persiarrak antzinako irandar herrietako bat ziren Bertan inperio eta kultura boteretsuak ezarri zituzten.

Uste denez, tribu ariarrak K.a. III. milurtekoa baino lehenagoko uneren batean eskualdera emigratu zuten, eta herrialdeak geroago Ariana eta Iran izena hartu zuen, "ariarren lurraldea". "Ariar" (sanskritoz,ariya) terminoa, Avesta estu sakratuan, hizkuntza irandar zaharrean idatzia (avestera), "noble", "zibilizatu" edo "gizon aske" gisa ulertu behar da, eta klase sozial jakin bateko pertsonak izendatzen ditu, ez du zerikusirik arrazarekin (ezta kaukasiarrekin ere). Avesta, ario hitza da indo-irandarrek bere burua izendatzeko erabili zuten izena. "Ariar" hitza, arraza kaukasiarraren erreferentzia gisa interpretatua, ez zen XIX. mendera arte aplikatu. Kaveh Farrokh jakintsuak J.P. Mallory arkeologoaren aipamena egiten du, hau idazten duenean:

«Izen etniko gisa, [ariar] hitza indo-irandarretara mugatzen da, eta zehazkiago azken hiretara, bertatik sortzen baita oraindik indarrean dagoen Iran herrialdearen izena. (Itzalak, 17)»Farrokh, Kaveh: Shadows in the Desert: Ancient Persia at War (General Military), 17

Ariar tribu horiek, besteak beste, alanoak, baktriarrak, mediarrak, partoak eta persiarrak bezalako herriek osatzen zituzten. Erlijio politeista bat ekarri zuten berekin, indoariarren pentsamendu vedikoarekin hertsiki lotua, Indiako iparraldean ere kokatuko zirenak, eta dualismoak eta suaren gurtzeak jainkotasunaren haragitze gisa ezaugarritzen zutena. Irandar erlijio primitibo hark Ahura Mazda jainkoa izaki gorena zuen, eta Mithra (eguzkiaren jainkoa/itunen jainkoa), Hvar Khsata (eguzkiaren jainkoa) eta Anahita (emankortasunaren, osasunaren, uraren eta jakituriaren jainkosa) bezalako jainko-jainkosek, besteak beste, panteoia osatzen zuten.

Kanpo estekak


Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Read next

In 90 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article