factograf
EU

iranerazko hiztunen antzinako herria

Alano

Alano
All data from the card 4
Mota
talde etniko historiko
Hizkuntza
eszitera eta alanera
Honen parte
Irandar herriak
Estatua
Pryazovia (en) eta Ciscaucasia (en)

Alanoak (latinez: Alani) Kaspiar itsasoaren inguruetan finkaturik zegoen talde etniko irandarra izan zen.

Artzain nomadak ziren, borroka askotan parte hartu zutenak. Partiarren eta erromatarren aurka aritu ondoan, hunoen inbasioa pairatu behar izan zuten IV. mendearen bukaeran.

Ondorioz, alanoen zati batek beren lurraldeetatik egotzirik, Galia inbaditu (406) eta batzuk, sueboekin eta bandaloekin batera, Iberiar penintsulako lurretara igaro ziren, baina Walia errege bisigodoaren armadak suntsitu zituen. Bizirik iraun zutenek Afrika iparraldera jo zuten. Galian geratu zirenek, bestalde, herri gisa mende bat gehiago baizik ez zuten iraun.

Beste batzuk iparkaukasiarantz abiatu ziren, gaurko Ipar Osetia-Alaniara.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) López Quiroga, Jorge (2008-2011) «Los bárbaros entre el mito y la realidad», Revista Antigüedad y Cristianismo, 25. Universiadad de Murcia

Read next

In 76 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article