factograf
EU
Sign in

Pamir

Pamir

Key facts

azalera120.000km²
itsas mailaren gainetiko altuera7.649m
honako hau damendikate
estatu burujabeKirgizistan
honako iturriak deskribatzen duOttoren entziklopledia
All data from the card 9
Mendirik altuena
Kongur Tagh
Altitudea
7.649 m
Mota
mendikatea
Luzera
500 km
Zabalera
300 km
Azalera
120.000 km²
Koordenatuak
39°N 72°E / 39°N 72°E
Honen parte da
Alpetar gerrikoa
Garaia
Karbonifero

Pamir Erdialdeko Asiako mendikatea da, ipar-ekialdean Tian Shan, hego-ekialdean Karakorum, ekialdean Kunlun eta hego-mendebaldean Hindu Kush mendikateekin biltzen delarik. Munduko mendi altuenetako batzuk dituzte, Himalaiakoak eta gero. Txinan Kongling (txinera tradizionalez: 葱嶺) edo "Tipula mendiak" izenaz ezagunak dira,

Pamir eskualdeko erdigunea Tajikistango Gorno-Badakhshan oblastean dago, baina iparraldean Kirgizistanera, mendebaldean Afganistanera, ekialdean Txinara eta hegoaldean Pakistanera ere hedatzen dira.

Bere kokapena estrategikoak auzi asko sortu ditu historian zehar, antzinean iparraldeko Zetaren bidea hortik pasatzen zenetik XX. mendeko Txina eta SESBen arteko mugen liskarretara.

Mendikateak glaziar asko ere baditu, tartean 72 km duen Fedtxenko glaziarra, handiena eskualde polarretik kanpo.

Tontorrak

Mendikatearen hiru mendi nagusiak honako hauek dira:

Independentzia mendigunea (6.940 m) 7 milako mugatik behera gelditzen da.

Aditu batzuen ustez, Kongur Tagh (7.649 m) mendigune honetako tontorrik altuena da, ekialdean dagoena, Xinjiang eskualdean (Txina). Gauza bera gertatzen da Muztagh Ata (7.509 m), batzuen ustez mendikate honetako punta dena, Kunlun mendietakoa.

Parke Nazionala

Pamir Parke Nazioanala sortu zuten 1992an. Bertan bizi dira animalia espezie ugari, besteak beste: Hartz arreak, elur-lehoinabarrak, otsoak, markhorrak, Marco Polo argaliak, Asiako erdialdeko kaioak eta indiar antzarak.

2013an izendatu zuten Gizateriaren ondaretzat.

Argazki galeria

Ikuspegi orokorra 2008ko argazki batean.
Ikuspegi orokorra 2008ko argazki batean.
Mendigunea eta inguruen mapa.
Mendigunea eta inguruen mapa.
Txina aldeko magalak eta Muztagh Ata.
Txina aldeko magalak eta Muztagh Ata.
Pamir udaberrian.
Pamir udaberrian.
1982ko espedizioa Tartu Ülikool mendira, ordurarte igo gabekoa.
1982ko espedizioa Tartu Ülikool mendira, ordurarte igo gabekoa.
5 images

Kanpo estekak

  • (Ingelesez)"Stranded on the Roof of the World" (National Geographic).
  • (Ingelesez)"The Botanist" dokumentala (2016).

Read next

In 89 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article