factograf
EU
Sign in

Karakorum

Karakorum

Key facts

itsas mailaren gainetiko altuera8.611m
honako hau damendikate
estatu burujabeTxinako Herri Errepublika
honako iturriak deskribatzen duBrockhaus eta Efron Hiztegi-Entziklopedia
All data from the card 7
Mendirik altuena
K2
Altitudea
8.611 m
Mota
mendikatea
Luzera
500 km
Koordenatuak
35°52′59″N 76°30′32″E / 35.8831°N 76.5089°E
Honen parte da
Alpetar gerrikoaLarger Himalaya (en)
Garaia
Kretazeo

Karakorum erdialdeko Asiako mendi sistema da, Himalaiaren mendebaldean dagoena, Pakistan, India, Txina, Afganistan eta Tajikistanen artean hedaturik. 500 kilometro inguruko luzera du eta, poloak kenduta, glaziar gehien duen munduko eskualdea da. Lau mendikate dira, harkaitz kristalinoz eta sedimentuzkoz osatuak, ipar-ekialdetik hego-ekialderako norabidea dutela. Mendi garaiena Dapsang da (K2 ere deitua), 8.611 metro dituena.

Izena

Turkieraz legar beltza esan nahi du; izan ere, bertako glaziar gehienak harri txingorrez estaliak daude.

Esplorazioa

Dituen altueraren eta gogortasunaren ondorioz, oso jende gutxi bizi da han. Europar esploratzaileak XIX. mendearen hasieran iritsi ziren aurrenekoz Karakorumera, eta britainiar topografoak 1856an heldu ziren. Muztagh Igarobide deritzona 1886an zeharkatu zuen lehen aldiz Francis Yonghusband koronelak zuzendutako espedizio batek, eta Hunza ibaiaren gaineko haranak General Sir George K. Cockerill arakatu zituen 1892an. 1910eko eta 1920ko hamarkadetan egindako azterketek hein handi batean eskualdearen geografia zehaztu zuten.

Geologia eta glaziarrak

Karakorum eta Himalaia eskualdeak hainbat arrazoirengatik dira garrantzi handikoak Lurra aztertzen duten zientzialarientzat. Geologikoki munduko eskualderik aktiboenetako bat da, talka egiten duten bi kontinenteren arteko muga baita. Ondorioz, plaken tektonika ikertzeko eskualde garrantzitsua da. Horrezaz gain, glaziarren azterketa aldaketa klimatikoa neurtzeko baliagarri da, hauen urtzea eta tenperaturan eta prezipitazio kopuruan epe luzeko aldaketak, hain zuzen ere, dira aldaketa horren adierazle.

Gailurrik garaienak

Karakorumeko mendirik garaienetako batzuk honako hauek dira:

Iruditegia

6 images

Read next

In 96 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article