factograf
EU
Sign in

Antzinako hiri eta aztarnategi arkeologikoa

Numantzia

Numantzia

Key facts

sorrera data1702 BC
itsas mailaren gainetiko altuera1.074m
honako hau daherri edo hiri zeltiberiar, herri harresitu garai
estatu burujabeEspainia
honako erakunde administratiboan dagoGarray
honako iturriak deskribatzen duHiztegi Entziklopediko berria
All data from the card 9
Estatu burujabe
Espainia
Autonomia
Gaztela eta Leon
Probintzia
Soriako probintzia
Udalerria
Garray
Koordenatuak
41°48′34″N 2°26′40″W / 41.809392°N 2.444447°W
Altitudea
1.074 m
Garaia
Burdin Aroa, Erromatar Inperioa eta Erromatar Errepublika
Uztea
IV. mendea
Kultura
Arebakoak, erromatarrak

Numantzia (gaztelaniaz: Numancia; latinez: Numantia) hiri zeltiberiarra izan zen, ezaguna erromatarrei aurre egiteagatik gerra zeltiberiarretan. Hiriaren aurriak egungo Garray udalerrian daude, Soriako probintzian (Espainia).

Erromatarren aurkako borrokak K.a. 153an hasi ziren. Numantziarrak erromatarren zenbait armada garaitu zituzten hurrengo urteetan, hala nola Kinto Fulvio Noblior buru zuena. Hogei urtez Erromako erasoei eutsi ondoren, K.a. 133an, Erromako Senatuak Eszipion Emilianori eman zion agintea Numantziaren kontrako armadaren gainean. Horrek 9 kilometroko hesia altxatu zuen Numantzia dorrez, lubakiz, oholesiz eta abarrez inguratzeko. Setioak hamahiru hilabete iraun ondoren, numantziar gehienek erabaki zuten hiriari su ematea eta bertan hiltzea, erromatarren esklaboak ez bilakatzeko.

Numantzia hartzea

«Numantziarrak oso gosetuta zeuden, eta bost gizon bidali zizkioten Eszipioni, erromatarren mende geratuz gereo ondo tratatuko ote zituzten jakiteko. (...) Eszipionek, baina, bazekien zer gertatzen zen hirian, presoek esanda, eta hori dela eta, haren esku jarri behar zutela eta hiria eta armak eman behar zituztela erantzun zien. (...) Numantziarrak asko haserretu ziren, Eszipionen erantzunaren berri izan zutenean (...). Handik gutxira, larru egosiak miazkatzen hasi behar izan zuten, ez baitzuten batere janaririk, ez garirik, ez ganadurik, ez eta belarrik ere. Larru egosiak ere amaitu zirenean, giza haragi egosia jaten hasi ziren. Hain zuzen ere, hildakoen giza haragi egosia jaten hasi ziren, lehen-lehenik.»

—Apiano, "Iberika", K.a. II. mendea.


Kanpo estekak


Artikulu hau Espainiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Read next

In 38 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article