factograf
EU
Sign in

Nike

Nike

Key facts

sorrera data1964(e)ko urtarrilaren 25(a)
honako hau daenpresa, kapital irekiko enpresa, negozio
estatu burujabeAmeriketako Estatu Batuak
zuzendari exekutiboaElliott Hill
All data from the card 19
Mota
enpresa, kapital irekiko enpresa eta negozioa
Jarduera sektorea
jantzigintza, txikizkaria eta industria
Herrialdea
Ameriketako Estatu Batuak
Kidetza
Copyright Alliance
Honen parte
Dow Jones Industrial Average, S&P 500 eta S&P 100
Eskumendekoak
Hurley International (en) , Converse, Cole Haan (en) eta Umbro
Enplegatuak
76.700 (2019)
Ekoizpena
oinetako, sports equipment (en) eta jantzi
Zuzendari exekutiboa
Elliott Hill
Legezko forma
akzio konpainia eta Business Corporation
Zeren jabe
Converse, Air Jordan (en) , Swoosh, 10//2 (en) eta Just Do It
Diru-sarrerak
46.710.000.000 $ (2022)
Irabazi garbia
1.883.400.000 $ (2008)
Ustiapen-mozkina
2.887.000.000 $ (2020)
Burtsa-kapitalizazioa
83.777.000.000 $ (2025eko maiatzaren 1a)
Balore-burtsa
New Yorkeko burtsa
Sorrera
1964ko urtarrilaren 25a
Sortzailea
Phil Knight (en) Bill Bowerman (en)
Jasotako sariak
National Design Awards (2006)
Artikulu hau estatubatuar kirol markari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Nike (mitologia)».

Nike, Inc. zapata, jantzi eta ekipo atletikoren hornitzaile estatubatuarra da, munduko kirol-hornitzaile handiena. Izena Atena Nike garaipenaren jainkosa greziarrarengandik datorkio.

Enpresak, Nike izenpeaz gain, Nike Golf, Nike Pro, Air Jordan, Team Starter edo Bauer, Cole Haan, Hurley International edo Converse markapean plazaratzen ditu bere produktuak.

Promozioa

Enpresako ikur nagusiak gorantz doan marratxoa eta "Just do it" leloa dira. Nikeren promozio-estrategia konpainiaren arrakastaren gakoa da. Enpresak, ongi diseinatutako produktu garestiak ez ezik, arrakastaren irudia ere saltzen du, bere marketing-estrategia horren inguruan biratzen baita.

Izan ere, produktuak promozionatzeko Nikek atleta ospetsuak eta kirol-talde profesionalak babesten ditu: Brasilgo futbol selekzio nazionala, Lebron James edo Kobe Bryant saskibaloi jokalariak, Lance Armstrong txirrindularia, Roger Federer tenis jokalaria, Michael Schumacher pilotua edo Tiger Woods golf jokalaria. Haien bidez, arrakastaren ideia saltzen saiatzen da.

Kritikak

Txina, Vietnam edo Mexiko bezalako herrialdeetan baldintza tamalgarrietako tailerrak erabiltzen dituzten lantegiekin kontratuak sinatzea leporatzen diote Nikeri. Vietnam Labor Watch erakundeak dio 1996tik, gutxienez, gehiegizko jardunaldiak gutxiengo soldataren azpian osatu dituela Nikek, nahiz eta korporazioak horrelako jokabidea amaitu dela aldarrikatzen duen. Naomi Kleinen No Logo liburuak, beste askoren artean, salatu du Nike zenbait herrialde txirotako "salerosketa askea" izeneko zonaldeaz (herrialde baten erdian lan-araudiak indarrik ez duen eremua) baliatu dela bere produktuak lan-baldintza ezinokerragoetan ekoizteko.

1990eko hamarkadan, Kanbodia eta Pakistanen futbol-baloiak ekoizteko umeak erabili izana egotzi zioten Nikeri. Nahiz eta Nike saiatu zen lan egiteko umeen erabilpena bertan behera uzten, edo, behintzat, urritzen, zonalde berberetan kokatuta dauden konpainiak kontratatzen jarraitzen dute. Hortaz, lan-araudi eskasak eta ikuskatzeko zailtasunak direla kausa, ez da erraza zehaztea ume langileak erabiltzen jarraitzen dituzten edo ez.

Hori dela eta, hainbat boikot eta kanpaina jarri dira martxan Nikeren aurka, batik bat unibertsitateetan eta altermondialisten partetik. Hala ere, Nikeren urtezko mozkinak 1996an 6.400 miloi dolar izatetik, 2006an 15.000 miloi dolar izatera igaro dira.

Iruditegia

Berlingo Nike denda
Berlingo Nike denda
Osakako Nike denda
Osakako Nike denda
Nike zapatilak
Nike zapatilak
Nike kamiseta
Nike kamiseta
Nike Air Max modeloa
Nike Air Max modeloa
5 images

Read next

In 84 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article