factograf
EU
Sign in

Lance Armstrong

Lance Armstrong

Key facts

jaiotza data1971(e)ko irailaren 18(a)
altuera177cm
jardueratxirrindulari, autobiografialari, podcaster
jaiolekuaPlano
alderdi politikoaren kideaAmeriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa
jasotako sariaKiroletako Asturiasko Printzesa Saria
All data from the card 14
Jaiotzako izen-deiturak
Lance Edward Gunderson
Jaiotza
Plano, 1971ko irailaren 18a (55 urte)
Herrialdea
Ameriketako Estatu Batuak
Aita
Eddie Charles Gunderson
Ama
Linda Gayle Mooneyham
Bikotekidea(k)
ikusi Tory Burch
Heziketa
General William J. Palmer High School (en) Plano East Senior High School (en) Austin College (en)
Hizkuntzak
ingelesa
Jarduerak
txirrindularia, autobiografialaria, podcasterra eta triatleta
Pisua
71 kilogramo
Altuera
177 zentimetro
Ezizena(k)
Le Boss, Big Tex eta Robocop
Erlijioa
ateismoa
Alderdi politikoa
Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa
Armstrong L'Alpe d'Huez igotzen
Armstrong L'Alpe d'Huez igotzen
Armstrong bere itzuleraren ondoren
Armstrong bere itzuleraren ondoren
2 images

Lance Armstrong —jaiotza izena: Lance Edward Gunderson— (Austin, Texas, Ameriketako Estatu Batuak, 1971ko irailaren 18a) txirrindulari profesional ohia da. Historiako txirrindulari onenetarikotzat hartzen dute askok, Frantziako Tourra zazpi aldiz jarraian irabazi baitzuen (1999-2005).

1993an, txirrindularitzako munduko txapelketa irabazi zuen. Handik hiru urtera, barrabiletako minbizia aurkitu zioten Galiziako itzulian lehian ari zenean, burura eta gorputzeko beste hainbat tokitara zabalduta zegoena. Hurrengo bi urteetan, kimioterapia tratamendu gogorrak jasan behar izan zituen, azkenik sendatu zen arte. 1998 aldean itzuli zen txirrindularitzara, Paris-Niza lasterketan. Urte hartan, laugarren postua lortu zuen Espainiako Vueltan eta, horrez gain, laugarren izan zen munduko txapelketan.

1999an, haren zuzendari Johan Bruyneelek Frantziako Tourrean lehiatzeko konbentzitu zuen, eta han Armstrong garaile izan zen, sailkapen nagusian arerioak erraz gaindituta. Handik aurrera, pixkanaka bere zerbitzurako gero eta talde lehiakorragoa antolatuz joan zen. Hala, bada, 2003ko mendeurreneko Tourrera faborito nagusitzat iritsi zen, aurreko edizioetan irabazi ostean. Urte hartan, boskarrenez jarraian, Tourreko sailkapen nagusiko garaipena lortu zuen, Miguel Indurainen marka berdinduta. Horrez gain, hurrengo bi urteetako tourretan ere gailendu zen, eta ondoren erretiroa hartu zuen txirrindulari lanbidetik.

2008ko irailaren 8an iragarri zuen hurrengo denboraldian txirrindularitza profesionalera itzuliko zela, minbiziaren aurkako bere fundazioari bultzada emateko eta beste Frantziako Tour bat irabazteko asmoz. Itzulerako lehenengo denboraldi hartan, Frantziako Tourrean hirugarren bukatzea lortu zuen. Hurrengo denboraldirako, Astana taldea uztea erabaki zuen, eta RadioShack konpainiarekin batera Team RadioShack txirrindulari talde berria sortu. Aspalditik Lanceren txirrindularitzako zuzendaria zen Johan Bruyneel ere batu zitzaion talde horri, geroago. 2010eko Tourrean 23. postuan amaitu zuen.

Haren azken lasterketa profesionala, AEBetatik kanpo, 2011ko Tour Down Under izan zen, urtarrilaren 18 eta 23aren artean Australian jokatu zena.

Hamarkada batean zabaldutako susmoei eta haren kide batzuk egindako salaketei buru emanez —Floyd Landisek, esate baterako, 2010ean salaketa publikoak egin zituen haren aurka—, 2012ko ekainean AEBetako dopinaren aurkako erakundeak (USADA) errendimendua handitzeko gaiak kontsumitzea egotzi zion, 2009 eta 2010 urteetan hartutako odol laginak oinarri harturik, hala nola beste txirrindulari zenbaiten lekukotasunak. 2012ko abuztuaren 23an egozpen horien aurka ez zuela gehiago borroka egingo iragarri zuen Armstrongek. Horren ondorio zuzena bide da Lance Armstrong betirako txirrindularitzatik egotzia izatea eta 1988ko abuztuaren 1etik aitzina lorturiko sariak, Frantziako Tourrean irabazitako zazpi tituluak barne, dopatzeagatik galtzea.

Ekimen nabarietan lortutako emaitzak

1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010
Italiako Giroa — — — — — — — — — — — — — — — — 11 —
Frantziako Tourra UT UT 36 UT — — 1* 1* 1* 1* 1* 1* 1* — — — 3* 22*
Espainiako Vuelta — — — — — 4* — — — — — — — — — — — —
Munduko Txapelketa 1 — — — — 4* — — — — — — — — — — — —
Legenda
— Ez zuen osatu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi
1* Ondoren kendua


Aurrekoa
Marco PantaniFrantziako Tourraren irabazlea
1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2004 eta 2005Ondorengoa
Óscar Pereiro

Read next

In 82 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article