factograf
EU
Sign in

Nakba

Nakba
All data from the card 7
Mota
gertaera historikoa gertaera historikoa garai historikoa kontzeptua kanporatzea
Egun
Nakba Day (en)
Data
1948
Kokaleku
Palestinako Britainiar Mandatua
Helburu
Palestinian right of return (en)
Kausa
Palestina erdibitzeko Nazio Batuen Plana Arabiar–israeldar gatazka
Honen ondorioa
Palestinar iheslariak

Nakba (arabieraz: النكبة‎, "hondamena") edo palestinar exodoa (arabieraz: الهجرة الفلسطينية‎, al-Hijra al-Filasteeniya) sionistek Palestinako arabiarren aurka egindako garbiketa etnikoa da, palestinarrak bortxaz lekualdatuz eta palestinarrei lurrak, jabetzak eta ondasunak kenduz egina; bai eta palestinarrei beren kultura, nortasuna, eskubide politikoak eta nazio aspirazioak galaraziz ere. Nakba terminoarekin izendatzen dira bai 1948ko gerran Palestinako Britainiar Mandatuan gertatutakoak, bai Israelek palestinarren aurka etengabe egindako jazarpen eta lekualdatzea. Oro har, palestinar gizartearen haustura eta palestinar iheslarien eta haien ondorengoen itzulera eskubidearen ukatzea hartzen ditu barne.

Palestinako Britainiar Mandatuaren gerra zibilean (1947-1948) eta 1948ko Arabiar-israeldar Gerran zehar 700.000 palestinar baino gehiagok bere etxetik egotzi zituzten, edo ihes egitera behartu. Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentziak (UNRWA) 711.000 palestinarrek ihes egin behar izan zutela dio. Errefuxiatuen ondorengoak kontuan hartuta, egun lau milioi inguru dira. Garbiketa etniko horrek arabiar–israeldar gatazkaren auzi nagusietariko bat sortu zuen.

NBEren esanetan, adiera hertsian, 700.000 horietatik heren bat (100.000 Libanon, 60.000 Sirian, 70.000 Transjordanian, 7.000 Egipton eta 4.000 Iraken) baino ez dira «errefuxiatuak». Gazako Zerrendara joan ziren 190.000 eta Zisjordaniara joan ziren 280.000 palestinarrak «tokialdatuak» baitira. Harrezkero, errefuxiatuen estatusak eta aldarrikatzen duten itzultzeko eskubideak erabat sumindu dute eskualdeko politika.

Urtero, maiatzaren 15ean palestinarrek, Israelgo Estatuaren sorreraren egun berean, Nakba eguna (arabieraz: يوم النكبة‎, yawm al-nakba) ospatzen dute, garbiketa etniko hori ahantz ez dadin.

Read next

In 55 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article