factograf
EU

Laketontzi

Laketontzi

Laketontzia, batzuetan Iot edo Yate izendatua, aisiarako edo kirolerako ontzia da, motorez edo belaz higitzen dena. Euskarazko hitza ingelesezko yacht hitzetik dator; eta hau, era berean, nederlanderazko jacht hitzetik, "ehiza" esan nahi duena. Diseinuaren jatorria, Herbehereetako Armadak piratak eta etsaiak jazartzeko erabiltzen zituen itsasontzietan oinarrituta dago.

Kroskobakarra edo kroskoanitzekoa izan daiteke eta herrialde batzuetan, tartean Espainian edo Frantzian, baimen administratiboa eskatzen dute gobernatzeko.

Read next

In 75 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article