factograf
EU
Sign in

Kirov

Kirov

Key facts

biztanleria475.871
azalera170km²
honako hau dahiri/herri, hiri handi
estatu burujabeErrusia
itsas mailaren gainetiko altuera150m
jasotako sariaLanaren Bandera Gorriaren Ordena
All data from the card 12
Alkatea
Valery Vladykin (en)
Izen ofiziala
Киров
Jatorrizko izena
Киров
Posta kodea
610000–610050
Koordenatuak
58°36′N 49°39′E / 58.6°N 49.65°E
Azalera
705 km²
Altitudea
150
Biztanleria
475.871 (2025eko urtarrilaren 1a)
Dentsitatea
2.804 bizt/km²
Sorrera
1374
Telefono aurrizkia
8332
Hiri senidetuak
Siedlce

Kirov (errusieraz: Киров), lehen Viatka (errusieraz: Вя́тка) eta Khlynov (errusieraz: Хлы́нов) deitua, mendebaldeko Errusiako hiria da, Kirov oblasteko hiriburua. Europari dagokion Errusiaren erdigunean dago, Viatka ibaiaren ertzean. 2010ean 473.695 biztanle zituen.

Historia

Khlynov gotorlekua 1181. urtean eraiki zuten, Ural mendien mendebaldera, Novgorodko merkatariek; hiri gisa 1374ko agirietan azaltzen da. 1489. urtean Moskuko Printzerrian sartu zuten, eta Errusian oso ezaguna egin zen ekoizten zituzten buztinezko irudiengatik.

Gorde den monumentu zaharrena 1689. urteko Jasokunde Katedral ikusgarria da. 1781. urtean Katalina Handiak Viatka izena eman zion hiriari, eta Viatkako Gobernazioko hiriburu izendatu zuen. Hirian erbesteratuta egon ziren, besteak beste, Alexander Herzen, Alexander Vitberg, eta Mikhail Saltikov-Shchedrin.

XIX. mendearen amaieran trenbide Transiberiarraren estazio garrantzitsua izan zen. 1934. urtean hiriari Kirov izena ipini zioten, Sergei Kirov sobietar agintariaren omenez.

Biztanleria

Biztanleriaren bilakaera
1811 1897 1923 1939 1959
4 200 25 008 52 300 143 558 252 416
1970 1979 1989 2002 2010
332 503 389 533 440 240 457 578 473 695

Klima

Kirovek klima kontinental hezea du, Dfb Köppen klima sailkapenean.

    Datu klimatikoak (Kirov)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 3.8 4.4 13.9 27.3 31.5 36.9 36.6 35.9 30.1 22.6 11.0 7.0 36.9
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -8.7 -7.4 0.0 8.8 16.9 22.0 24.2 20.6 14.0 5.9 -2.6 -7.1 7.2
Batez besteko tenperatura (ºC) -11.9 -10.9 -4.0 4.0 11.2 16.5 18.9 15.6 9.7 3.0 -4.9 -9.9 3.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -15.0 -14.0 -7.6 -0.1 6.3 11.8 14.1 11.6 6.4 0.6 -7.2 -12.8 -0.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -41.9 -40.5 -33.8 -21.2 -10.5 -2.4 2.7 0.0 -8.3 -23.2 -39.8 -45.2 -45.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 49 33 37 34 54 78 77 77 61 64 57 55 676
Iturria: Pogoda.ru.net

Read next

In 90 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article