factograf
EU
Sign in

Kidal

Kidal
All data from the card 7
Izen ofiziala
Kidal
Jatorrizko izena
Kidal
Koordenatuak
18°26′N 1°24′E / 18.43°N 1.4°E
Azalera
9.913 km²
Altitudea
455 m eta 460 m
Biztanleria
15.086 (2013)
Dentsitatea
2 bizt/km²

Kidal (amazigeraz: ⴾⴸⵍ) Mali ipar-ekialdeko udalerria eta Kidal eskualdeko hiriburua da. Azawaden dago, Adrar des Ifoghas mendigunearen bihotzean, Gaotik 350 km iparraldera. 2009an 25.617 biztanle zituen.

2012ko martxoaren 30ean Azawaden Askapen Nazionalerako Mugimenduko miliziano tuaregek Kidal eta bertako base militarraren kontrola eskuratu zuten. Maliko Junta Militarreko bozeramaile batek esan zuenez, «Kidalgo herritarren bizitza zaintzeko, buruzagitza militarrak erabaki zuen borroka ez luzatzea». Ondorengo egunetan matxinoek Gao eta Timbuktu hartu zituzten, eta apirilaren 6an Azawadeko independentzia aldarrikatu zuten.

In 41 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article