factograf
EU

Timbuktu

Timbuktu

Key facts

biztanleria35.330
azalera14.789ha
honako hau dahiri, hiri eremu
estatu burujabeMali
itsas mailaren gainetiko altuera261m
honako erakunde administratiboan dagoTonbuktu eskualdea
All data from the card 8
Izen ofiziala
Tombouctouتمبكتو
Jatorrizko izena
Tombouctouتمبكتو
Koordenatuak
16°46′24″N 2°59′58″W / 16.7733331°N 2.9994439°W
Azalera
14.789 ha
Altitudea
261 m
Biztanleria
35.330 (2012)
Dentsitatea
2 bizt/km²
Hiri senidetuak
Marrakex, Saintes, Château-Chinon, Chemnitz, Hay-on-Wye, Kairuan eta Tempe

Timbuktu (tuareg hizkuntzaz: ⵜⵏⵀⵗⵜ Tin Buqt; koyra chiiniz: Tumbutu; frantsesez: Tombouctou) Maliko hiria da, Timbuktu eskualdeko hiriburua. 2009an 54.453 biztanle zituen. 1988an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen hirigune historikoa.

Geografia

Saharako basamortuan dago, Niger ibaitik 15 kilometro iparraldera.

Klima

Timbuktuk basamortuko klima beroa du (BWh) Köppen klima sailkapenaren arabera.

    Datu klimatikoak (Timbuktu, 1950–2000, muturrekoak 1897–gaur egun)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 41.6 43.5 46.1 48.9 49.0 49.0 46.0 46.5 45.0 48.0 42.5 40.0 49
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 30.0 33.2 36.6 40.0 42.2 41.6 38.5 36.5 38.3 39.1 35.2 30.4 36.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 13.0 15.2 18.5 22.5 26.0 27.3 25.8 24.8 24.8 22.7 17.7 13.5 21.0
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 1.7 7.5 7.0 8.0 18.5 17.4 18.0 20.0 18.9 13.0 11.0 3.5 1.7
Euria (mm) 0.6 0.1 0.1 1.0 4.0 16.4 53.5 73.6 29.4 3.8 0.1 0.2 182.8
Euri egunak (≥ 0.1 mm) 0.1 0.1 0.1 0.6 0.9 3.2 6.6 8.1 4.7 0.8 0.0 0.1 25.3
Eguzki orduak 263.9 249.6 269.9 254.6 275.3 234.7 248.6 255.3 248.9 273.0 274.0 258.7 3106.5
Iturria (1): World Meteorological Organization, NOAA (sun 1961–1990)
Iturria (2): Meteo Climat (record highs and lows)


Timbuktu1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Djingareiber meskita

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv, v
Erreferentzia 119
Kokalekua  Mali
Eskualdea2 Afrika
Koordenatuak 16°46′33″N 03°00′34″W / 16.77583°N 3.00944°W
Izen ematea 1988 (XII. bilkura)
Arriskuan 1990-2005
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Historia

K. a. 1100. urtean sortu zuten hiria; tuareg nomaden geralekua zen. XIII. mendean Maliko Inperioaren barnean zegoen eta hango sultanak Djingareyber Mezkita Handia eta Madugu errege jauregia eraiki zituen. XIV. mendean, Mansa Musa Maliko Inperioko hamargarren mansaren garaian, aberastu zen; garai hartan urrea eta esklaboak salerosten ziren hirian. 1591. urtean Marokok inbaditu zuen eta gainbehera etorri zen hiriaren oparotasuna. XVI. eta XVII. mendeetan hiriburu kultural eta espirituala izan zen eta Islamaren hedapen-gunea. 1855ean, Alemaniako Heinrich Barth esploratzailea hiriraino iritsi zen Tripolitik hasita. 1893. urtean frantsesek hartu zuten eta 1960. urtean Maliko Errepublikako hiri bihurtu zen.

2012ko tuareg matxinadaren ondoren, MNLAk Azawaden independentzia adierazi zuen, Timbuktu barne. Luze gabe, ordea, Ansar Dine, Islamiar Magrebeko Al Kaida (AQMI)) eta Mendebaldeko Afrikan Batasun eta Jihadaren aldeko Mugimendua (MOJWA) talde islamista erradikalen esku gelditu zen hiriaren agintea, eta xaria ezarri zuten. 2013ko urtarrilaren 28an, Maliko gobernuaren armadak berreskuratu zuen hiria, frantziar tropen laguntzaz.

Demografia

Songhai, tuareg, fula eta mande dira etnia nagusiak.

Ondasun nabarmenak

Sankoreko Unibertsitate ospetsuaren eta beste madrasa batzuen egoitza da. Djingareyber, Sankore eta Sidi Yahya meskita handiak Timbuktuko urrezko garaiaren lekuko dira. Monumentu hauek etengabe zaharberritzen badira ere, desertizazioa dela eta arriskuan daude. Izan ere, hiriko eraikin gehienak bezala, buztinez eginik daude. 2012an, Ansar Dineko kideek santu musulmanen hamasei mausoleoetatik zazpi suntsitu eta Sidi Yahya meskitako atea hautsi zuten, islamaren aurkakoak zirelakoan (haram).

Hiri senidetuak

Timbuktuk honako hiri senidetu hauek ditu:

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/11/11 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

  • Nora ARBELBIDE: Niger ibaia sehaskatzat Berria.info

Read next

In 111 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article