factograf
EU

Kolore hori, gorri, laranja nahiz purpurazkoak izan daitezkeen zenbait pigmentu terpenoideren familia, naturan oso arrunta. Karoteno eta xantofilatan sailkatzen dira.

Karotenoide

Karotenoide
Tomatearen kolorea likopeno karotenoideari zor zaio.
Tomatearen kolorea likopeno karotenoideari zor zaio.
Udazkeneko hostoen kolore horia xantofilak ematen die.
Udazkeneko hostoen kolore horia xantofilak ematen die.
Gorringoan hainbat xantofila daude: kriptoxantina, luteina, zeaxantina...
Gorringoan hainbat xantofila daude: kriptoxantina, luteina, zeaxantina...
3 images

Karotenoideak terpenoen taldeko pigmentu organiko batzuk dira, oso ugariak naturan.

Guztiz hedatuta daude landareen artean, algetan, zenbait onddotan eta bakterioetan. Landareei kolorea ematen diete, kolore horia, laranja, gorria edo morea. Animaliek ezin dituzte sintetizatu eta dietan hartu behar dituzte.

Etimologia

Azenarioetan (Daucus carota) ugariak dira eta kolore laranja ematen diete. Hortik datorkie izena.

Egitura kimikoa

Tetraterpenoak dira, zortzi isoprenoz osatuta eta 40 karbono dituzte. Bi erdi simetrikotan banatzen dira. Erabat hidrofoboak dira: lipodisolbagarriak dira, beraz.

Funtzioa

Landareetako loreetan, fruituetan eta sustraietan daude. Pigmentuak dira eta fotosintesian hartzen dute parte. Animalietan egitura anitzen osagai izaten dira, eta egitura horien kolorea haiek emana da, hala nola gorringoarena eta krustazeo askoren oskolena.

Motak

700 karotenoide deskribatu dira, gutxi gorabehera. Bi multzo nagusitan sailkatzen dira:

Karotenoak

α-Karotenoa

β-Karotenoa

γ-Karotenoa

δ-Karotenoa

ε-Karotenoa

ζ-Karotenoa

Likopenoa
Xantofilak

Anteraxantina

Astaxantina

Biolaxantina

Fukoxantina

Kantaxantina

Kriptoxantina

Errodoxantina

Luteina

Neoxantina

Zeaxantina

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Read next

In 50 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article