factograf
EU
Sign in

Karnia

Karnia

Key facts

honako hau daharan
estatu burujabeItalia
honako iturriak deskribatzen duPaulys Realenzyklopädie der klassischen Altertumswissenschaft

Karnia (italieraz Carnia eta friulieraz Cjarne) Italiako eskualde historikoa da, gaur egungo Udineko probintzian (Friuli-Venezia Giulia) sartutakoa.

1.221 km2-ko azalera dauka eta 39.705 biztanle zituen 2006an. Tolmezzo/Tumieç du udalerri nagusia (10.539 biz.).

Ibarrak

  • Val Bût edo Cjanâl di Sant Pieri.
  • Val Degano/Cjanâl di Guart.
  • Val Lumiei/Valade dal Lumiei.
  • Val Tagliamento/Cjanâl di Soclêf.
  • Val Chiarsò/Cjanâl di Incjaroi.
  • Valcalda/Valcjalde.

Inguru naturala

Alpe Karnikoak inguru honetan zabaltzen dira, Monte Peralba (2.694 m) mendirik altuena izanda.

Hizkuntzak

Italieraz gain, friulierazko aldaera bat (Furlan de Cjarne) egiten dute.

Kanpo estekak

  • (Italieraz) Comunità montana della Carnia

Read next

In 12 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article