factograf
EU

landare espeziea

Japoniar aranondo

Japoniar aranondo

Key facts

honako hau dataxon
izen zientifikoaPrunus mume
maila taxonomikoaespezie
honako iturriak deskribatzen duGujin Tushu Jicheng
All data from the card 2
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak
Txinatar aran
Basionimoa
Armeniaca mume

Japoniar aranondoa edo txinatar aranondoa (Prunus persica) Rosaceae familiako fruta-arbola bat da. Fruitua japoniar arana (ume) da. Nahiz eta aran izendatu, lotura estuagoa du abrikotarekin. Ekialdeko Asiako sukaldaritzan (Txinan, Japonian, Korean eta Vietnamen) zuhaitzaren fruitua zukuetan erabiltzen da, alkoholaren gozagarri gisa, ozpinetan (umeboshi) eta saltsetan. Medikuntza tradizionalean ere erabiltzen da. Gainera, Ume loraldia aspalditik gai gogokoa izan da pintura eta olerkigintza tradizionalean sinoesfera osoan (Txinan, Korean, Japonian eta Vietnamen).

Jatorria

Prunus mume Txinako hegoaldeko Yangtze ibaiaren inguruan sortu zen. Geroago, Japonian, Korean eta Vietnamen sartu zen. Hainbat ingurutan aurki daiteke: baso sakabanatuetan, ibarbasoetan, mendi-magal oihantsuetan eta mendietan, 1.700 eta 3.100 m bitarteko altitudean, eta laborantza-eremuetan.

Ezaugarriak

Aran heldugabeak
Aran heldugabeak
Arana
Arana
Aran loreak
Aran loreak
Aran lorea
Aran lorea
Zura
Zura
Prunus mume zuhaiztia
Prunus mume zuhaiztia
6 images

Prunus mume hosto erorkorreko zuhaitza da, negu erdialdean loratzen hasten dena, normalean urtarril inguruan otsaila amaitu arte Asia Ekialdean. 4-10 m garai haz daiteke. Loreek 2-2,5 cm diametroa dute eta oso usain lurrintsu dute. Kolore askotako koloreak dituzte: zuri, arrosa eta gorri ñabardurekin. Hostoak, petaloak erori eta gutxira agertzen dira, punta zorroztun forma obalatua dute, eta 4-8 cm luze eta 2,5-5 cm zabal dira.

Fruitua uda hasieran heltzen da, ekain edo uztail inguruan, Asia Ekialdeko urtaro euritsuan izaten da (meiyu izenekoa, 梅雨, "aran-euria"). Drupak 2-3 cm-ko diametroa du, zurtoinetik puntaraino doan ildoarekin. Azala horitu egiten da, batzuetan ikutu gorriekin heldu ahala, eta mamia horitu. Fruituengatik eta loreengatik landatzen da.

Read next

In 45 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article