Ingolstadt (Bavarieraz Inglstådt) Alemaniako Bavaria estatu federaleko hiria da, Danubioko ibaiertzean kokaturik. Audi automobil ekoizlearen eta Media Markt saltokiaren egoitzak Ingolstadten daude. Munich hiritik 70 kilometro iparralderantz dago.
Historia

Ingolstadt hiriaren lehenengo aipamena Karlomagnoren 806 urteko dokumentu batean dago, bertan Ingoldes stat (Ingolden herria) izenaz agertzen delarik. 1250 inguruan hiri aske titulua eskuratu eta 1392 eta 1447 artean Bavaria-Ingolstadt dukerriko hiriburua izan zen. Luis VII.a Bavariakoak Bavaria-Landshut dukerriarekin elkartu zuen eta gaztelua eta unibertsitatea sortu zituen.
XVII mendean Hogeita Hamar Urteko Gerran suediarren setioa gainditu zuen lehenengo gaztelu alemana bihurtu zen Ingolstadt. Hala ere bertan hil zen armada inperialaren buru zen Johann Tserclaes, Tillyko kondea. Bestalde, The Fig kainoiak Gustavo II.a Adolfo Suediakoaren zaldia bete betean jo zuen eta honen hondarrak 400 urtez gorde dira hiriko museoan.
1776an Illuminati (edo Bavariako Argiztatuak) elkarte sekretua sortu zen. 1800an Ingolstadteko Unibertsitate famatua Landshutera eraman zen eta gaur egun Munichen dago.
Lehen Mundu Gerran Charles de Gaulle kapitain frantziarra (gerora presidente izango zen) bertan egon zen preso. Bost aldiz ihes egiten saiatu bazen ere ez zuen lortu. Mikhail Tukhatxevski militar sobietarra ere bertan izan zen eta honek lortu zuen 1917an ihes egitea.
Demografia
2022ko zentsuaren arabera 136.468 biztanle zituen: 69.065 gizonezko (% 50,6) eta 67.403 emakumezko (% 49,4); 100 emakumeko 102,5 gizonezko zeuden. Biztanleen % 17,5 18 urtetik beherakoak ziren eta % 18,5 65 urte edo gehiagokoak. Biztanleen % 20,7 atzerriko herritartasuna zuen. Biztanleen % 43,6 ezkongabeak ziren eta % 42,7 ezkonduta edo izatezko bikote erregistratuan.<ref name="Zensus2022">{{Erreferentzia|izenburua=Zensus 2022 – Regionaltabellen|hizkuntza=de|url=https://www.zensus2022.de/%7Cargitaletxea=Statistisches Bundesamt (Destatis)|sartze-data=2026-09-05}}</ref>
Jatorria
2022ko erroldaren arabera, udalerrian biztanleen % 58,6ek ez zuen inolako migrazio-jatorririk, ez berak ez gurasoek. % 38,7k migrazio-jatorri osoa zuten: beraiek etorkinak ziren edo bi gurasoak ziren etorkinak; eta % 2,7k gurasoetako bat bakarrik zuten etorkina. Migrazio-jatorri osoa zutenen artean, % 86,0 beraiek etorritakoak ziren eta % 14,0 bi guraso etorkinen ondorengoak ziren.<ref name="Zensus2022-Demografia">{{Erreferentzia|izenburua=Zensus 2022 – Regionaltabelle: Demografie|hizkuntza=de|url=https://www.destatis.de/DE/Themen/Gesellschaft-Umwelt/Bevoelkerung/Zensus2022/Publikationen/publikationen-akkordeon-regionaltabellen.html%7Cargitaletxea=Statistisches Bundesamt (Destatis)|data=2024-07-11|urtea=2022}}</ref>
Migrazio-jatorria
Etxebizitza
2022ko erroldaren arabera, udalerrian 71.751 etxebizitza zeuden. Horietatik gehienak (43.184, % 60,2) alokairuan ziren. Etxebizitzen batez besteko azalera 87,28 m²-koa zen eta batez besteko alokairua 9,16 €/m²-koa. Hutsik zeuden etxebizitzen tasa % 3,8 zen, eta okupatutako etxebizitzen artean % 37,9 jabeak okupatzen zituzten.<ref name="Zensus2022-GebWohn">{{Erreferentzia|izenburua=Zensus 2022 – Regionaltabelle: Gebäude und Wohnungen|hizkuntza=de|url=https://www.destatis.de/DE/Themen/Gesellschaft-Umwelt/Bevoelkerung/Zensus2022/Publikationen/publikationen-akkordeon-regionaltabellen.html%7Cargitaletxea=Statistisches Bundesamt (Destatis)|data=2024-07-11|urtea=2022}}</ref>
Erabilera
Gela kopuruari dagokionez, etxebizitza gehienek 4 gela zituzten (18.086). Etxebizitza gehienak 1960-1969 artean eraiki ziren (12.345); eraikin guztien % 73,2 1980 baino lehen eraiki zen. Berogailuari dagokionez, berogailu zentrala (zentralheizung) zen nagusi (57.378 etxebizitza).<ref name="Zensus2022-GebWohn" />
Gela kopurua
Eraikuntza garaia
Berogailu mota
Guztira 28.360 bizitegi-eraikin zeuden. Eraikinen gehiengoa etxe bakartua zen (16.103, % 56,8). Eraikinen artean, gehienek etxebizitza bakarra zuten (18.825).<ref name="Zensus2022-GebWohn" /> Guztira 67.451 etxegune zeuden. Etxegune gehienak pertsona bakarrekoak ziren (30.538, % 45,3).<ref name="Zensus2022-Haushalte">{{Erreferentzia|izenburua=Zensus 2022 – Regionaltabelle: Haushalte und Familien|hizkuntza=de|url=https://www.destatis.de/DE/Themen/Gesellschaft-Umwelt/Bevoelkerung/Zensus2022/Publikationen/publikationen-akkordeon-regionaltabellen.html%7Cargitaletxea=Statistisches Bundesamt (Destatis)|data=2024-07-11|urtea=2022}}</ref>
Eraikin mota
Etxebizitza kopurua eraikineko
Etxegunearen tamaina
Ondasun nabarmenak
- St. Maria de Victoria (St. Maria de Victoria Kirche): Asamkirche izenaz ezagunagoa del eliza barrokoa da, izan ere Asam anaiek eraiki baitzuten 1732 eta 1736 artean. Sabai lauean margoturiko fresko handiena ikus daiteke barnean.
- Jauregi berria (Neues Schloss): 1418an Luis VII.ak eraikitako jauregi gotikoa da.
- Andre Mariaren eliza (Liebfrauenmünster): 1425eko eliza gotikoa da. Ingolstadteko elizarik handiena da.
- Kreuztor: Garai batean izan zen harresiaren ateetako bat da. 1385ean eraiki zen adreilu gorriz estilo gotikoan. Harresiak 1546an erautsi baziren ere ateak zutik iraun du gaur arte.
- Udaletxe zaharra (Altem Rathaus): XIV mendeko eraikin ederra da.
Ekonomia
Danubiotik datorren petrolioa moldatzeko findegiak daude Ingolstadten. Bestalde Audi autogintza enpresak bertan du bere egoitza, Munichetik gertu komunikaziorako toki egokia iritzi baitzion.
Elektronika lantzen duten lantegi ugari ere badago, eta bertan dago gainera Media Markt enpresaren egoitza.
Hiri senidetuak
Demografia
Kanpo estekak
- Ingolstadt hiriko udal webgunea (Alemanez)
