factograf
EU

Hatz

Hatz
All data from the card 2
Honen parte
gorputzagorputz-adarraegitura anatomikoa
Latinez
Digiti manus

Hatzak (atzamarrak ere deituak) giza-eskuen mutur giltzatuak dira. Oinetakoetakoak behatzak dira.

Zenbait animaliak ere hatzak dituzte, hala nola, primate eta tetrapodoek.

Giza hatzen anatomia

Gizakiek bost hatz dituzte eskuko:

Hatz eta behatzak I eta V artean zenbakitzen dira (zenbaki erromatarrekin), erpurutik (edo behatz loditik) hasita. Izan ere, eErpuruaren baliokidea-edo oinean behatz lodia da.

Hatz bakoitzak hiru hatz-hezur ditu, erpuruak izan ezik, bi besterik ez baititu. Hiru hauek falangea, falangina eta falangeta dira, ahurretik hatz-puntetaraino.

Azken honetan hazten da azazkala. Hatz-hezur honek nerbio ugari ditu, eta hortaz sentsibilitate handia du, batez ere hatz-mamian. Hatz-markak sortzen dituzten ximur txikiek ukimenenean funtzio handitzailea dute. Hatz-puntetako azalak zerbait ukitzean, ximur hauek mikro-bibrazioak eragiten dituzte, nerbio-sistemak sumatu eta burmuinak interpretatzen dituenak.

Polidaktilia deritzo ohikoa baino hatz edo behatz gehiago garatzen dituen nahasmendu genetikoari. Ohikoa baino hatz edo behatz gutxiago garatzen dituenari ektrodaktilia deritzo.

Biologia

Hau da hatzen sortze ordena, umekiaren garapenean: nagia, txikia, luzea, erakuslea eta, azkena, erpurua.

Hatzek ez dute giharrik. Tendoien bidez mugitzen dira, besoan kokatutako giharrei lotuak.

Kanpo-estekak


Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Read next

In 90 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article