Galzuria (espelta, galtxuria, galbera edo gainzuria, Triticum spelta) gari-espezie hexaploide bat da, hau da, sei kromosama pare ditu. Galzuria oinarrizko janaria izan zen Europako hainbat tokitan Brontze Arotik Erdi Aroraino; gaur egun uzta erlikial gisa irauten du Erdialdeko Europan. Hala ere, azken urteetan merkatu berria aurkitu du janari osasuntsu gisa. Zenbait adituren iritziz, galzuria gari arruntaren (T. aestivum) azpiespezie bat omen da, eta bere izen zientifikoa Triticum aestivum subsp. spelta izango litzateke.
Triticum generoko beste espezie batzuk dira Triticum monococcum eta ezkandia.
Herrialde hotz eta lur pobreetakoa, lasto gogor eta laburrekoa, alea kaskabilotik nekez bereizten duena.
