factograf
EU

arroka sedimentario mota, geruza forman azaltzen dena

Flysch

Flysch
Flyscha Donibane Lohizunen (Lapurdi).
Flyscha Donibane Lohizunen (Lapurdi).

Flyscha arroka sedimentario sekuentzia bat da, ozeano sakoneko orogenian garatu dena. Geruza gogorrak (kareharria edo hareharria) eta bigunak (tupak eta lutitak) tartekatzen dira eta tolesdura geologikoak direla-eta geruzok bertikalak edo zeiharrak dira. Egoera ez-horizontal honek higadura errazten du, geruza ugari agerian utziz. Higadura itsasoak egiten badu marearteko zabalgunea era daiteke.

Flysch hitza Bernhard Studer suitzar geologoak erabili zuen lehen aldiz 1827an, Alpeetako hareharri eta arbel geruza sekuentzia izendatzeko. Hitza alemanezko fliessen hitzetik dator ("isuri"), ibaien isuriak sortzen zituela uste baitzuen.

Deba eta Zumaia arteko flyscha

Artikulu nagusia: «Deba eta Zumaia arteko flyscha»

Euskal kostaldean sarritan ageri da flysch egitura, baina Gipuzkoako Deba eta Zumaia artean da ikusgarrien. Gainera, Zumaiako flyscha (Itzurun) nazioarteko erreferentzia geologikoa da, Kretazeoaren eta Tertziarioaren arteko muga (K-T muga) eta Paleozenoaren eta Eozenoaren artekoa (P-E muga) argi azaltzen baitira.

Kanpo estekak

  • Zumaia: inguruko naturgune interesgarriak (III), Teres, Jose Luis, Zientzia.net gunean.


Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Read next

In 35 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article