FORTRAN lehen goi-mailako programazio-lengoaia izan zen, IBM enpresak diseinatu zuen eta 1954. urtean plazaratu zen. FORTRAN akronimoa FORmula TRANslation (formulen itzulpena) bi hitzetatik dator eta izenak berak lengoaiaren xedea adierazten du, hots, formula eta espresio matematikoak programatzeko egina baitago FORTRAN lengoaia.
1954. urtetik geroztik zenbakizko kalkulu zientifikoa, nagusiki, FORTRAN lengoaia erabiliz egin zen, esate baterako eguraldiaren iragarpena, aireontzien diseinua, satelite eta espazio-ontzien ibilbideen kalkuluak eta abar luze bat. Gaur egun ere, zientzialari askok Fortran lengoaiaren bertsio modernoak erabiltzen dituzte.
Ezaugarriak eta bilakaera




Goi mailako lengoaia egituratu eta inperatiboa da. Letra larriak eta xeheak ez dira bereizten. Tokenak dira lengoaiaren oinarrizko elementuak eta sei motakoak izan daitezke.
| Etiketa | 123
|
|---|---|
| Konstantea | 123.456789_long
|
| Gako-hitza | ALLOCATABLE
|
| Eragiketa | .add.
|
| Izena | solve_equation (31 karakteretaraino, _ sinboloa barne)
|
| Banatzailea | / () (/ /) [], = =>:::; %
|
Sententziak, nagusiki aginduak, tokenez osatuta daude. Ondoren funtzio baten definizioarekin:
FUNCTION string_concat(s1, s2) ! Oharra
TYPE (string), INTENT(IN):: s1, s2
TYPE (string) string_concat
string_concat%string_data = s1%string_data(1:s1%length) // &
s2%string_data(1:s2%length) ! aurrekoaren jarraipena
string_concat%length = s1%length + s2%length
END FUNCTION string_concat
Hasierako ezaugarri eta eragiketa nagusiak hauek izan ziren Fortran IIko garaian:
DIMENSIONetaEQUIVALENCEmotako sententziak- Esleipena
- Hiru adarreko
IFeragiketa, hiru jauzi posible zehazteko aukerarekin, emaitza negatiboa, zero, edo positiboa izatearen ondorioz IFbidezko salbuespen testa (ACCUMULATOR OVERFLOW,QUOTIENT OVERFLOW, etaDIVIDE CHECK)GO TOjauzietarakoDOmotako iterazioak- S/I formatuduna:
FORMAT,READ,READ INPUT TAPE,WRITE,WRITE OUTPUT TAPE,PRINT, etaPUNCH - S/I formaturik gabe:
READ TAPE,READ DRUM,WRITE TAPE, etaWRITE DRUM - Bestelako S/Ia:
END FILE,REWIND, etaBACKSPACE SUBROUTINE,FUNCTION, etaENDfuntzioak definitzekoCALLetaRETURNfuntzioak deitzeko eta itzultzeko.COMMONpartekatutako memoriarakoFREQUENCYespresioa konpilazioa optimizatzeko
Ezaugarri horiekin gehienekin estandarizatu (ANSI erakundea) zen Fortran 66 bertsiorako.
Lengoaiaren ezaugarri eta eragiketa berriak gehitu ziren Fortran 77 sortzeko. Horietako garrantzitsuenak hauek izan ziren:
IFetaEND IFsententziak, non aukeranELSEetaELSE IFere ager daitezkeen.OPEN,CLOSE, etaINQUIREeragiketak sarrera/irteerakoCHARACTERdatu-motaPARAMETERkonstanteak definitzekoSAVEaldagai lokal iraunkorretarako- String-en arteko konparaketa egiteko eragiketa berriak (
LGE, LGT, LLE, LLT)
Fortran 90rekin ezaugarri interesgarri berriak gehitu ziren: izen luzeagoak, SELECT... CASE bide anitzeko baldintzak, bektoreak osorik maneiatu ahal izatea, funtzio errekurtsiboak, moduluak prozedurak multzokatzeko, eragiketen gainkarga (overloading) eta memoria dinamikoaren kudeaketa beste batzuen artean. Fortran 95n prestazio handiko kalkuluari begirako ezaugarriak gehitu ziren baina ez zen aldaketa handirik egon.
2003tik Fortran modernoaz mintzatzen da objektuetara bideratutako programazioa barneratu baitzen Fortran 2003 delakoan. Ondoren etorri ziren Fortran 2008 (aldaketa txikiekin, gehienbat zuzentzeari eta argitzeari begira) eta Fortran 2018, zeinean programazio paraleloa barneratzen den.
Fortran modernoa
Fortran 90ean eta geroko bertsioetan, iturburu-kodea nahikolibrea den formatu batean idatzita dago: ez dago berariazko zutaberik, lerroek gehienez ere 132 karaktere dituzte (baina "&" karakterearekin jarrai dezakete), eta iruzkinak harridura-marka batekin hasten dira. Fitxategi-izenaren luzapen arruntena .f90,da, baita programak estandar berriagoko funtzioak erabiltzen baditu ere, hala nola Fortran 2018.
program gradu2radian
! =================================================
! gradu -> radianak bihurketa-taula inprimatzen du
! =================================================
use, intrinsic:: iso_fortran_env, only: wp=>real128
implicit none
! Aldagaien erazagupena
integer:: deg
real(wp):: radians(0:90)
! Konstanteen erazagupena
real(wp), parameter:: pi = 4.0_wp * atan(1.0_wp)
real(wp), parameter:: coeff = (2.0_wp * pi) / 360.0_wp
character(*), parameter:: ligne_horizontale = "(49('-'))"
! Taula beteetzea:
radians = [ (coeff * deg, deg=0,90)]
! Taularen burukoa
write (*, ligne_horizontale)
write (*, "('| Degrés |', 15(' '), 'Radians', 16(' '), '|')")
write (*, ligne_horizontale)
! Taularen gorputza
do deg = 0, 90
write (*, "('| ', I2,' | ', F34.32,' |')") deg, radians(deg)
end do
! Taulaaren bukaerakoa
write (*, ligne_horizontale)
end program gradu2radian
Lehen "goi-mailako programazio-lengoaia"



Fortran lengoaia mugarri bat izan zen Informatikaren historian, ordura arte programazio-lana oso neketsua zenbehe mailako xehetasun ugari zehaztu behar zuen programatzaileak programaren testuan bertan. FORTRANek erraztasun handiak ekarri zituenez, harrezkero lengoaiak bi kategoriatanbanatzen hasi ziren: behe-mailako lengoaiak eta goi-mailako lengoaiak. Honako hauek ziren diferentziak:
Behe-mailako programazio-lengoaiak
Programazio-lengoaia hauen instrukzioak euskarri fisikoan dute kontrola edo eragina, eta ondorioz ordenagailuaren egitura fisikoarekin zeharo lotuta daude. Beste konputagailu mota batean ez da izango erabilgarri. Behe hitzak ez dio lengoaiaren potentziari edo kalitateari erreferentzia egiten, lengoaia- eta hardware-abstrakzio murriztuari baizik.
- Makina-lengoaia: ulertezina programatzaileentzat, aginduak sinpleegiak eta ordenagailu mota bakoitzak bere makina-lengoaia du.
- Mihiztadura-lengoaia: makina-lengoaiatik oso gertu dago, baina programatzaileentzat ulerterrazagoa da. Agindu bitarrak karaktere alfanumerikoekin adierazten dira.
Goi-mailako programazio-lengoaiak
Programazio-lengoaia hauek programatzaileari aukera ematen diote instrukzioak hitz edo adierazpen sintaktikoen bidez idazteko. Maila honetako adibide batzuk hauek izan daitezke: Ada, BASIC, C, C++, C#, COBOL, Common Lisp, Fortran,, Haskell, Java, JavaScript, Mathematica, Pascal, Perl, PHP, Prolog, Python, R, Ruby, Visual Basic.
- Ezaugarriak:
- Datuak eta aginduak karaktere alfanumerikoen bidez aipa daitezke, hau da, ez kode bitarrean.
- Datuak hartzeko aldagaiak defini daitezke.
- Agindu eta datu ahaltsuagoak eta landuagoak erabil daitezke, hau da, ez oinarrizko eragiketa xumeak soilik.
- Bateragarria da, hainbat ordenagailu mota desberdinetan erabili daitezke.
- Programen erroreak zuzenketa errazagoa da. Denbora asko aurrezten da horregatik aurrezten da beste behe-mailako programazio-lengoaiekiko.
- Oharrak txerta daitezke programa hobetu ulertzeko.
Laburbilduz, behe-mailako programazio-lengoaiak makinaren prozesamendu-lengoaiaz hurbilago daude eta goi-mailako programazio-lengoaiak, aldiz, programatzailearen lengoaiaz hurbilago daude. Beraz, goi-mailako programazio-lengoaia batean programatzea askoz errazagoa da.
Gehienetan, goi-mailako lengoaia bat erabiltzen denean, programaren idazketa bera bi urratsetan egiten da eta bi erreminta erabiliz. Alde batetik, kodea idazten laguntzen duen editore bat erabiltzen da. Eta bestalde, beste erreminta bat (konpiladorea) kode hori makina-lengoaiara itzultzeko, mikroprozesadorea agindu horiek prozesatu ahal ditzan.
Fortran gaur egun
Superkonputazioko ataza askotarako lengoaia nagusia da gaur egun ere, hala nola astronomia, modelatze klimatikoa, kimika konputazionala, ekonomia konputazionala, fluidoen dinamika, fisika konputazionala, datuen analisia, modelatze hidrologikoa, aljebra lineal numerikoa eta zenbaki-liburutegiak (LAPACK, IMSL eta NAG), optimizazioa, sateliteen simulazioa, egituren ingeniaritza eta iragarpen meteorologikoa. Prozesadore informatiko berrien errendimendua neurtzeko erreferentzien artean dago, hala nola SPECeko koma higikorreko proba-bankuetan (benchmark).
Hala ere, kalkulu zientifikoetarako erabiltzen diren liburutegiak 2000tik aurrera C edo C++ lengoaiaz idazten dira, eta goi-mailako lengoaia berriagoak ari dira FORTRANen eremuan sartzen: MATLAB, Python, eta R. Horri begira C lengoaiarekiko interoperabilitatea barneratu zen Fortran 2003an eta Fortran 2018n beste programazio-lengoaiekiko.
NASAko Voyager 1 eta Voyager 2 zundetarako softwarea FORTRAN 5en idatzi zen hasieran, eta, ondoren, FORTRAN 77ra eraman zen. 2013ko irailaren 25etik aurrera, softwarearen zati bat Fortranen idatzita dago oraindik, baina zati batzuk C-ra garraiatu ziren.
Zenbait programazio-lengoaia:
- Caml
- Clipper
- CLIPS
- CLU
- COBOL
- CORAL
- D
- Delphi
- DIV
- Dylan
- Eiffel
- Erlang
- Extended ML
- Euphoria
- Fenix
- Flow-Matic
- Forth
- FORTRAN
- GRAFCET
- FP
- Haskell
- Icon
- Inform
- INTERCAL
- ISWIM
- J
- Java
- JavaScript
- LADDER
- Joy
- Lexico
- Lisp
- Logo
- Lua
- MAGIC
- Mainsail
- Miranda
- ML
- Modula
- Modula-2
- Modula-3
- Natural
- NetREXX
- Oberon
- Object REXX
- Objective-C
- Ocaml
- Occam
- Oz
- Pascal
- Parlog
- Perl
- PHP
- PL/1
- Plankalkül
- PostScript
- Prolog
- Python
- Rapid
- REXX
- RPN
- RPG
- Ruby
- Sail
- Sather
- Scheme
- Scriptol
- Self
- Sh
- Simula
- Smalltalk
- Snobol
- SPARK
- SR
- Standard ML
- TI-Basic
- TCL
- Visual Basic
- Visual Foxpro
- Visual Net
- ZPL
