Mathematica informatikako programa bat da, ingeniaritzan, matematikan eta konputagailuen zientzietako arloetan erabiltzen dena. Jatorrian, Stephen Wolframek sortua, matematikarien taldeko burua izaten jarraitzen duena. Programatzaileek Wolfram Research-en garatzen dute produktua eta konpainia Champaignen (Illinois) kokatuta dago. Aljebra konputazionalaren sistema bat bada ere, Mathematica helburu orokorreko oso programazio-lengoaia indartsua ere bada.
Kanpo estekak
- (Ingelesez)Wolfram Research
- (Ingelesez)Mathematica (Wolfram Research)
- (Ingelesez)Mathematica-ren historia eta garapena
- (Ingelesez)Wiki-Mathematica
- (Ingelesez)IMTEK Mathematica Supplement (IMS) Open Source Add-On
