Essouk (arabieraz: السوق, euskaraz: «azoka») Maliko Kidalgo eskualdeko udalerria da. Adrar des Ifoghasen dago, Kidaldik 45 km ipar-mendebaldera. Oso biztanleri urriko eremuan dago: 25.000 km²ko azaleran 4.782 lagun bizi dira, gehienak abeltzain nomadak. Izan ere, lehorreko nekazaritza ezin da garatu, euri gutxiegi egiten duelako. Herriak 2.383 biztanle zituen 2009an.
Arkeologia aztarnategia garrantzitsua da. Besteak beste, aipagarriak dira haitzetako grabatuak. Herritik bi km ipar-ekialdera Tadamakat (edo Tadmekka), Erdi Aroko hiriaren hondakinak daude. IX. eta XV. mendeen artean, Tadamakat garrantzi handiko pausalekua izan zen Sahara zeharkatzen zuten karabanentzat.
Kanpo estekak
Artikulu hau Maliko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
