factograf
EU
Sign in

Erronbo

Erronbo
All data from the card 6
Mota
Laukia
Aldeak
4
Simetria-taldea
D2, [2], (*22)
Azalera
pq2
Barne-angelua
Angeluzuzena
Propietateak
ganbila

Erronboa lau alde berdin dituen paralelogramoa da. Karratua erronbo berezia da, izan ere, karratua osatzen duten lau erpinetako edozein hartuz, erpina osatzen duten bi aldeak perpendikularrak dira, honela haien artean angelu zuzenak osatuz.

Azalera eta frogapena

Erronboa
Erronboa

Erronboaren azalera: A=pq2

Irudi honetan oinarrituko gara:

Badakigu erronboak bere barnean bi diagonal dituela, bata handia eta bestea, txikia (edo biak berdinak, karratuaren kasuan). Diagonal handiari (C-tik A´-ra doanari) q deituko diogu eta diagonal txikiari (B-tik D-ra doanari) p deituko diogu. Irudian ikusten den moduan, erronboa lau triangelutan bana daiteke. Beheko bi triangeluak goiko bien gainean jartzen badira, laukizuzen bat lortzen da. Laukizuzenaren azalera badakigu oinarria bider altuera dela. Gure kasuan oinarria diagonal handiak osatuko du. Altuera aldiz, diagonal txikia bitan banatzen dugunez p/2-koa izango da. Orain oinarria bider altuera eginez ondorengoa geratuko zaigu.

A=q×p2=pq2

Horrela frogatuta geratzen da erronbo guztietarako.

Read next

In 104 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article