factograf
EU
Sign in

Euskal Herriko ibaia

Ega

Ega

Key facts

itsas mailaren gainetiko altuera290m
honako hau daibai
estatu burujabeEspainia
honako erakunde administratiboan dagoEuskal Autonomia Erkidegoa
All data from the card 8
Altitudea
290 m
Mota
ibaia
Luzera
113 km
Koordenatuak
42°36′48″N 2°37′27″W / 42.6132°N 2.6243°W
Ibaiadarrak
ikusi Izki (erreka)UrederraIstoraZelaietaGalgituAzazetako Ega
Arroaren azalera
1.497 km²
Arro hidrografikoa
Ebroren arro hidrografikoa
Bokalea()
Ebro
Artikulu hau Nafarroako ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ega (argipena)».

Ega Arabako hegoaldean jaiota ia ibilbide osoa Nafarroa Garaiko hego-mendebaldean egiten duen ibai bat da, Ebroren adarra. 113 kilometro luze da, eta 1.461 kilometro koadroko arroa drainatzen du.

Geografia

Toloñoko mendietatik datorren erreka batek eta Iturrietako mendietatik (Entziaren hegoaldean) jaisten den beste batek eratzen dute. Sartalde-sortalde norabidean doa Lizarraraino. Hegoaldera abiatzen da ondoren eta Lerindik igaro eta gero, San Adrianen Ebro ibaira isurtzen da.

Ega ibaiak Mendatza, Kanpanarea eta Zamarka erreken ura jasotzen du eskuinaldetik; Urederra eta Irantzu ibaiena ezkerraldetik. Kanpezu, Antzin, Legaria, Murieta, Zubielki, Arbeitza, Lizarra, Iratxe, Lerin, Carcar, Andosilla eta San Adrian herrietatik igarotzen da. Ebro ibaiak Nafarroatik jasotzen dituen hiru adar nagusietatik urriena da. Ibaiaren azken zatiak San Adrian eta Azagra udalerrien arteko muga markatzen badu ere, Ebro ibaiaren bokalea Azagra udalerrian dago oso-osorik.

Ibaiadarrak

Egaren ibaiadarrak hauek dira: Izki, Istora, Galbarra, Ubaria, Sardegi, Zelaieta, Urederra eta Irantzu.

Hidrometria

Ega ibaiaren emaria Andosillan neurtu zen 1912-2010 bitartean. Ibaiak 1.445 kilometro koadroko eremua drainatua du gune horretan, arro osoaren % 99. Urteko batez besteko emaria segundoko 13,6 m³ da. Emari handiena otsailean du (25,7 m³/s), eta txikiena abuztuan (2,8 m³/s).

Ega ibaiaren batez besteko emariak (m³/s), Andosillan neurtuak
Datuak: 1912 eta 2010 artean

Read next

In 18 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article